|
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2005eko bigarren hiruhilekoan jaioen erdiak baino gehiago, hots, 2.797 ume, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.850 ume (%37,5) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak %5,9ra iritsi ziren. Bizkaian (%41,2), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%43,4) baino txikiagoa izan zen, eta hori herrialde historiko horretan baino ez zen gertatu. Izan ere, Araban eta Gipuzkoan portzentaje hori gainditu egin ziren, %45,5eko eta %45,7ko portzentajeak izan baitzituzten, hurrez hurren.
|