HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Arabako Lautadan, Bilbo...

2005/12/29ko prentsa-oharra

INDUSTRIAREN ETA ERAIKUNTZAREN ESTATISTIKA 2003. urtea



Arabako Lautadan, Bilbo Handian eta Donostialdean batzen dira Euskal AEko industrien erdiak


Eustat Europan aitzindaria da area txikien metodologiaren aplikazioan. Metodologia hori Industriarako eskualdeetako datuak estimatzeko erabiltzen da


Euskal AEko hogei eskualdeetan industria-sektorearen aldagai nagusienetakoak lortzeko, area txikien ereduetan oinarritutako metodologia aitzindaria aplikatzen du Eustatek.


Lurralde historikoa baino txikiagoak diren agregazio-mailentzako estatistika-datuak lortzeko aukera ematen du metodologia berri eta konplexu horrek. Izan ere, eskuarki maila horietarako definitzen dira estatistika-eragiketen laginak. Horrela, azken urteotan hainbat gizarte-eragilek planteatutako datu desagregatuen estatistika-eskari gero eta handiagoari erantzun nahi zaio.


Euskadiko industriaren eskualdekako datuen 2003rako estimazioan azpimarratzekoa da Bilbo Handiak (%25,4) hartu zuela industriako balio erantsiaren laurden bat. Arabako Lautada (%13,2) eta Donostia-San Sebastián (%11,9) eskualdeak kokatu ziren jarraian. Hiru eskualde horiek Euskal AEko industriako balio erantsiaren erdia baino gehixeago (%50,5) ekarri zuten 2003an, eta %50,4 2002an. Industriako enplegatuei dagokienez, hiru eskualde horiek Euskal AEko industriako langileen %47,7 enplegatu zuten.


Durangaldeak, Deba Garaiak eta Kantauri Arabarrak Euskal AEko industriako balio erantsiaren %18,8 ekarri zuten eta sektore horretako langileen %19,6 okupatu zituzten. Beraz, industriaren %69,3 Euskadiko hogei eskualdeetatik seitan kontzentratu zen. Hala ere, kontzentrazio-dispertsio fenomeno horrek alde handiak ageri ditu lurralde batetik bestera.


Esaterako Arabako lurralde historikoan, industriako balio erantsiaren ia bi herenak (%64,2) Arabako Lautadan kontzentratu ziren, baina Arabako Mendialdean %0,5 besterik ez. Lurralde horretako gainerako lau eskualdeek Kantauri Arabarraren %13,9 eta Arabako Ibarren %3,9 arteko industriako balio erantsia izan zuten.


Industriaren eskualdekako kontzentrazioaren eragina handia da Bizkaian ere. Lurraldeko industria-jardueraren %81,0 bi eskualdetan metatu zen: Bilbo Handian (%61,0) eta Durangaldean (%20,0). Bestalde, Enkartazioak apenas heldu ziren %2,8ra. Industriako pisu handieneko hirugarren eskualdea Arratia-Nerbioi izan zen, lurralde horretako industriako balio erantsiaren %4,7rekin.


Gipuzkoan, ostera, kontzentrazioa txikiagoa da eta eskualdeen arteko oreka neurritsuagoa, gainerako lurraldeetan baino. Industriaren erdia bi eskualdetan kontzentratu zen: Donostia-Sansebastianen (%31,4) eta Deba Beherean (%20,0), baina era berean badira esaterako Goerri eta Urola Kosta eskualdeak, industriako lurralde-pisu erlatiboaren %13,5ekin eta %12,2kin, hurrenez hurren. Bestalde, Gipuzkoako industrian pisu txikieneko eskualdea Bidasoa Behera dugu, baina hala ere lurraldeko industriaren %4,6 hartu zuen, Arabako Mendialdearen %0,5 eta Enkartazioetako %2,8ren aldean.


Euskal AEko industriak %2,8ko hazkunde nominala izan zuen 2003an eta batez besteko hazkunde hori gainditu egin zuten hainbat eskualdek: Araban, Arabako Ibarrek (%18,2), Errioxa Arabarrak (%11,3) eta Arabako Lautadak (%3,2); Bizkaian, Markina-Ondarroak (%12,1), Gernika-Ondarroak (%10,3) eta Bilbo Handiak (%4,2); Gipuzkoan, Bidasoa Behereak (%5,9), Tolosak (%4,9), Goierrik (%4,1) eta Urola Kostak (%3,2).


2003an enplegatutako langileen bilakaerari dagokionez, Arabako eskualde guztiek profil positiboa izan zuten, Arabako Mendialdeak izan ezik. Bizkaian bi eskualdek bakarrik (Arratia-Nerbioi eta Plentzia-Mungia) egin zuten atzera industriako enpleguan, eta beste guztiek handitu egin zuten industria-okupazioa. Gipuzkoan, berriz, Deba Goiena izan zen industriako langileak gutxitu zituen eskualde bakarra, gainerako seiak gehitu egin baitzituzten.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jose Maria Agirre
Tlf:+34-945-01 75 80 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Arabako Lautadan, Bilbo Handian eta Donostialdean batzen dira Euskal AEko industrien erdiak

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2005/12/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003288_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali