|
Azaroan prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: energia elektrikoa (%3,7), leherkariak eta gasak (%1,8), pinturak eta bernizak (%0,6), lur egosiak (%0,5), egiturak eta galdaragintza (%0,3) eta beira (%0,3) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten, besteak beste, petroliotik eratorriak (%-6,8), metalezko hoditeria (%-4,8), asfalto-produktuak (%-3,6), karea, igeltsua eta eskaiola (%-2,4), garbitzeko eta txukuntzeko materiala (%-1,2) eta zementu artifiziala (%-0,4) lehengaiek.
|