2005/11/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2005eko URRIA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,7 igo ziren 2005eko urrian



Azken hamabi hilabeteetan (2005eko urria, 2004ko urriarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %3,9 gehitu ziren


2005eko urrian, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,7 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta urriko urte arteko tasa %3,9ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.


2005eko urrian, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %1,0 igo ziren.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera berezituak izan zituzten euren lehengaien kostuetan: Eraikuntzan indizea %1,1 igo zen aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilean %0,6. Baterako emaitza %1,0koa izan zen, Eraikuntza azpisektorea pisutsuagoa delako Obra Zibila baino. Azpisektore bien urte arteko bilakaerek antzeko aldakuntzak izan zituzten: Eraikuntzako lehengaien kostuak %3,6 igo ziren eta Obra zibilekoak %3,8.


Urrian prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: asfalto-produktuak (%7,2), burdina eta altzairua (%5,0), metalezko hoditeria (%3,3) eta beira (%0,8) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten, besteak beste, garbitzeko eta txukuntzeko materiala (%-3,1), petroliotik eratorriak (%-2,0), energia elektrikoa (%-0,9) eta egiturak eta galdaragintza (%-0,1), lehengaiek.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: asfalto-produktuak (%31,9), petroliotik eratorritakoak (%19,4), esku-erremintak (%6,3), harri elaboratua (%6,2) eta lur erreak (%5,9) lehengaiek. Aitzitik, urteko arteko prezioetan murrizketak izan zituzten garbitzeko eta txukuntzeko materiala (%-1,6) eta egitura metalikoak eta galdaragintza (%-1,1) lehengaiek.




Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,7 igo ziren 2005eko urrian

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2005/11/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003260_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali