|
Industri sektorea, eraikuntzak (%5,7) eta zerbitzuek (%3,3) lortutako urte arteko tasetatik urrun gelditu zen artean, baina bere suspertzea bizkortzen ari dela erakutsi zuen, ondoz ondoko bigarren hiruhilekoan. Bigarren eta hirugarren hiruhilekoko urte arteko tasak %2,3koak izan ziren, baina hiruhilekoen arteko aurrerapenak bizkortzen jarraitu zuen: %1,8koa izan zen bigarren hiruhilekoan eta %2,4raino igo zen hirugarren hiruhilekoan, bigarrenaren aldean.
|