|
EUSTATen datuen arabera, ostatua eta janaria eskaintzen duten zentroetan etxerik gabeko 1.833 pertsonari ematen zaio arreta eta horien %48 atzerritarrak dira. Gainera, batez beste, 5 urte inguru daramatzate Espainian eta 2 urte baino pixka bat gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan. Kontinenteen arabera, gehienak afrikarrak dira (%61), gero europarrak (%26) eta hirugarren postuan amerikarrak (%12). Zehatzago esanda, gehienak Marokokoak (%37), Aljeriakoak (%16), Errumaniakoak (%8) eta Boliviakoak (%3,4) dira.
|