HomeGaiakMigrazio mugimenduakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoak...

2006/02/17ko prentsa-oharra

MIGRAZIO-MUGIMENDUEN ESTATISTIKA (MME) 2004. urtea



Euskal Autonomia Erkidegoak 9.000 biztanle gehiago izan zituen 2004. urtean


Euskal biztanleriaren %8,5 lekuz mugitzen da



2004. urtean, Euskal Autonomia Erkidegotik joan ziren baino 9.024 pertsona gehiago etorri ziren; beraz, 2003. urtearen aldean %44ko igoera izan zen. Euskal Autonomia Erkidegoan migrazio-saldoa positiboa den segidako bosgarren urtea da hau, Eustatek prestatutako datuen arabera.


Lurraldeka, Bizkaiak 5.099 pertsona gehiago izan zituen; beraz, kopuru absolutuetan migrazio-saldo altuena zeukan. Aurreko urtekoaren aldean saldoa %27 altuagoa izan zen. Arabak 3.299 pertsona gehiago ditu migrazioaren ondorioz. Beraz, ia %50eko gehikuntza izan du (zehazki, %47koa) aurreko urtearen aldean. Gipuzkoak 626 pertsona gehiago izan du.






Migrazio-saldo positiboa atzerritik etorritako pertsonei esker eman zen


Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko mugimenduak bakarrik kontuan hartuz gero, 2004. urtean aurrekoan baino 380 pertsona gutxiago etorri ziren; hau da, bosten bat baino gehixeago gutxitu zen. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko migrazio-saldoa oraindik negatiboa da, 2.640 pertsonako galera izan baita. Bestalde, atzerriko herrialdeetako etorkinen migrazio-saldoa positiboa da; 11.664 pertsona gehiago dago eta horrek, aurreko urtekoaren aldean, %20ko gehikuntza ekarri du.


Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 180.357 kasutan aldatu ziren ohiko bizilekuak:


- Kopuru horretatik, 87.494 kasutan udalerrian bertan aldatu dira bizilekuak.

- Erkidego barruko mugimenduak, hau da, bai jatorria bai helmuga Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan dituzten mugimenduak 41.231 izan dira.

- Era berean, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 30.328 immigrazio gertatu dira. Jatorria gure erkidegoaz kanpoko udalerri batean eta helmuga Euskal Autonomia Erkidegoan duten mugimenduak dira horiek.

- Azkenik, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 21.304 emigrazio gertatu dira. Jatorria gure autonomiaerkidegoko udalerri batean eta helmuga gure erkidegotik kanpora duten mugimenduak dira horiek.







Euskal Autonomia Erkidegoko mugikortasun geografikoa eta emigrazio-tasa txikiak dira, Estatuko batezbestekoarekin erkatuta.


Euskal biztanleriaren %8,5ak bizileku aldaketaren bat egin zuen 2004. urtean zehar. Mugimendu hori %71,3an Euskal Autonomia Erkidego barruan eman zen, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanporako mugimendua eman zen.


Kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2004. urtean EAEko mila biztanletik 24,4 mugitu ziren (‰32,7 Araban, ‰26 Bizkaian eta ‰18,2 Gipuzkoan); alabaina, mugikortasun hori gainerako autonomia-erkidegoetakoarekin erkatuta txikia zen, azken hauetan mila biztanletik 40 mugitzen baitira.


EAEko emigrazio-tasa, 2004. urtean, ‰10,05ekoa izan zen; baina atzerrira egindako emigrazioa kenduz gero, ‰9,15ekoa, autonomia-erkidego guztien batezbestekoaren ia lau puntu gutxiago. Madril, Errioxa, Balearrak eta Ceuta-Melilla batezbestekoa baino gorago zebiltzan; eta ‰17 eta ‰38 artean zeudenez, EAEko tasaren gainetik gelditu ziren.


Euskal Autonomia Erkidegoari biztanle gehien ematen dioten erkidegoak Kanariar Uharteak, Madril, Murtzia, Gaztela-Mantxa, Katalunia eta Balearrak dira. Atzerriarekin, 11.664 pertsonako saldo positiboa izan zen 2004. urtean.


Euskal Autonomia Erkidegoko emigrante gehien erakarri duten autonomia erkidegoak ondokoak dira, eta hurrenkera honetan: Kantabria, Gaztela eta Leon, Madril eta Nafarroa. Lauon artean, gure erkidegoa uzten duten bi lagunetatik bat hartzen dute.


Atzerriko nazionalitatea duten etorkinak, 2004. urtean, 13.563 pertsona izan ziren, hots, aurreko urtekoaren antzean (atzerriko 175 etorkin gutxiago), eta gure erkidegoko sarrera guztien %45 izan ziren. 1988az geroztik, nabarmen gehitu dira atzerriko nazionalitatea duten etorkinen sarrerak Euskal Autonomia Erkidegoan. Kopuru absolututan, 500 sarrera ingurutik 13.000 pasara igo zen 2004an, hau da, atzerritarren immigrazioak 27rekin biderkatu dira hamabost urtean. Kontuan izan behar da atzerriko etorkinetatik zenbait beste autonomia erkidego batzuetatik etorri direla. Zehazki, 2004. urtean 4.682 kasutan gertatu zen hori.


Titulu-mailari dagokionez, titulu-maila apalenetakoak dira immigrazioen %51,25 eta emigrazioen %50,5; goi-mailako tituluetan, ordea, emigrazioen %16,6 eta immigrazioen %18.


Emigranteen batez besteko adina, 36,4 urte, etorkinen batez besteko adinaren berdintsua da, 36,7 urte.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoak 9.000 biztanle gehiago izan zituen 2004. urtean

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2006/02/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003337_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali