|
Jarduera-sektorearen arabera industria da nagusi establezimendu berritzaileen %22,3arekin; eta, zehatzago, sektore hauek: papera, edizioa eta arte grafikoak (%47,5) eta industria kimikoa (%43,3). Zerbitzuen sektorean establezimenduen %17,7 berritzaileak izan ziren, eta besteen gainetik gelditu ziren hezkuntza (%34,3) eta enpresei eskaintzen zaizkien zerbitzuak (%30,8). Azkenik, eraikuntzak %8,0ko ehunekoa lortu zuen.
|