2006/02/23ko prentsa-oharra

IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREN INGURUKO ESTATISTIKA (I+G) 2004. urtea



2004. urtean, Gipuzkoak izan zuen BPGaren I+G gastua Araba eta Bizkaikoa baino handiagoa izan zen



Hiru lurralde historikoak zeuden, 2004. urtean, Espainiako batez bestekoaren gainetik (%1,07)




2004. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan guztira 769 milioi euro inbertitu ziren Ikerketa Zientifikoen eta Garapen Teknologikoaren jardueretan (I+G). Gastu horretatik Bizkaiak 358 milioiko inbertsioa egin zuen (%46,6), Gipuzkoak 288koa (%37,5) eta Arabak 122koa (%15,9), Eustaten datuen arabera.


Aurreko urtearen aldean, I+Gn egin zen barne-gastua batez beste %9,8 gehitu zen. Batez besteko hori baino gehikuntza handiagoa izan zuen bakarra Araba izan zen (%31,1); Gipuzkoak %8,7ko gehikuntza izan zuen eta Bizkaiak %5,0ekoa.




Arabak egindako ahalegina I+Gko gastua BPG bezala alderatzean ikus daiteke, izan ere Euskal Autonomia Erkidego osoan balio hori %1,44koa izan zen. 2003. urtean Araban %1,14koa izan zen adierazle hori eta 2004. urtean %1,37koa; Gipuzkoan %1,65ekoa izan zen eta Bizkaian %1,33koa. Horrela, hiru lurraldeetako adierazleek gainditu zuten Espainiako batez bestekoa (%1,07).


Gastuaren egikaritze-sektoreari dagokionez, lurralde historiko bakoitzak berezitasun ezberdinak izan zituen. Araban oraindik garrantzitsua zen herri administrazioen sektorean egindako gastua (hiru lurraldeen gastuaren %27,3 izan zen), administrazioaren menpeko erakunde lokabeen ondorioz. 2004. urtean enpresen sektoreak garapen ikusgarria izan zuen lurralde horretan: Arabako enpresek I+Gn egindako gastua 27 milioi euro handiagoa izan zen eta, beraz, aurreko urtearen aldean gastua %38,7 gehitu zen.


Gipuzkoan, administrazioarena zen oraindik gastu txikiena zuen sektorea, baina lurraldeko enpresa-egitura bereziaren ondorioz enpresen sektoreak nabarmen egin zuen gora. Unibertsitateen sektorean maila ona mantendu zuen, fakultate teknologikoen kopuruak eta urte honetan I+Gra bideratutako baliabideen %11,2ko gehikuntza garrantzitsuak bultzatuta.


Bizkaian, sektore guztietan egindako gastua izan zen handia. Unibertsitateen sektorea izan zen nagusi, batez ere Euskal Herriko Unibertsitateko zientzia-fakultateak Leioako campusean bilduta daudelako. Aipatzekoa da 2004. urtean herri administrazioaren sektorean egindako gastua %24 gehitu zela, aitzitik enpresen sektorean 2003. urtean baino %3 gehiago bakarrik inbertitu zen ikerketan.


Enpresen finantzaketa (%66), ikerketarako baliabide pribatuei dagokienez, garrantzitsua izan zen hiru lurralde historikoetan eta ondorioz hauek Estatuko (%48) batez bestekoa gainditu zuten baina Alemania, AEB, Suitza eta Belgika herrialdeen parean gelditu ziren. Atzerritik etorritako funtsak %1 bakarrik gehitu ziren: 2004. urtean 32 milioi euro jaso ziren, guztirakoaren %4,2.








Hiru lurralde historikoetan, ingeniaritza eta teknologia arloak izan ziren gastu handiena egin zuten eta langile kopuru handiena izan zuten diziplina zientifikoak. Dena den, lurralde bakoitzak gastu horretarako gordetzen zuen ehunekoa ezberdina izan zen: gasturik handiena Gipuzkoak egin zuen (%82) gero Arabak (%79) eta azkenik gastu txikiena Bizkaiak egin zuen (%72).


Manufakturatako enpresei aplikatu ahal zaien maila teknologikoa aintzat hartuta ere ezberdintasunak aurki daitezke hiru lurraldeetan: Araban, goi mailako edo maila ertaineko teknologia duten sektoreetako enpresek egindako barne-gastua manufaktura-industriak egindako gastu osoaren %67 izan zen, Bizkaian %72 eta Gipuzkoan %76.


Emakumeek I+G jardueretan izan zuten partaidetzari dagokionez, Arabako langile guztien %29 eta Gipuzkoakoen %28 izan ziren emakumeak; Bizkaian, aldiz, %34 izan ziren emakumeak. Ehuneko horiek guztiak, dena den, Estatuko batez bestekoaren (%37,4) azpitik zeuden.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina
Tel:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2004. urtean, Gipuzkoak izan zuen BPGaren I+G gastua Araba eta Bizkaikoa baino handiagoa izan zen

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2006/02/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003360_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali