|
Atzerriko nazionalitatea duten etorkinak, 2004. urtean, 13.563 pertsona izan ziren, hots, aurreko urtekoaren antzean (atzerriko 175 etorkin gutxiago), eta gure erkidegoko sarrera guztien %45 izan ziren. 1988az geroztik, nabarmen gehitu dira atzerriko nazionalitatea duten etorkinen sarrerak Euskal Autonomia Erkidegoan. Kopuru absolututan, 500 sarrera ingurutik 13.000 pasara igo zen 2004an, hau da, atzerritarren immigrazioak 27rekin biderkatu dira hamabost urtean. Kontuan izan behar da atzerriko etorkinetatik zenbait beste autonomia erkidego batzuetatik etorri direla. Zehazki, 2004. urtean 4.682 kasutan gertatu zen hori.
|