2006/02/21eko prentsa-oharra

HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOAK. 2005EKO 4. HIRUHILEKOA




Euskal Autonomia Erkidegoko BPGak urte arteko %4,2ko gehikuntza izan du 2005eko laugarren hiruhilekoan



2005. urteko balantzearen bukaeran, hazkundea %3,7koa izan da, Europako Batasuneko batezbestekoaren (%1,6) bikoitza baino gehiagokoa alegia.


Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak sortutako BPGak %4,2ko urte arteko hazkunde erreala izan du 2005eko laugarren hiruhilekoan, urte bete lehenagoko denboraldi berarekin alderatuta, EUSTATek eginiko datuen arabera. Urte arteko hazkunde tasa honek zazpi hamarrenetan gainditzen du espainiar ekonomiarena (%3,5), puntu batean AEBetako ekonomiarena (%3,1) eta bi puntu baino gehiagotan 25en EB-rako zenbatetsitakoa (%1,8).


2005eko laugarren hiruhilekoaren hiruhileko arteko hazkundea, hirugarren hiruhilekoaren aldean, %0,8koa da. Hiruhileko arteko bilakaera %0,9koa izan da espainiar ekonomian, %0,3koa Estatu Batuetako ekonomian eta %0,4koa 25en EB-an.







Eskaintzaren ikuspegitik, beste behin ere eraikuntzaren indarra nabarmendu behar dugu 2005. urteko laugarren hiruhileko honetan. Urte arteko tasa %6,5ekoa izanik, sektorerik dinamikoena izaten jarraitzen du, BPGaren batezbestekoaren gainetik, aurreko hiruhilekoetako urte arteko erregistroak ehuneko puntu erdian gaindituz. Zentzu horretan, laugarren hiruhilekoaren hiruhileko arteko bilakaera, hirugarren hiruhilekoaren bilakaeraren aldean, %1,8ko hazkundekoa da.


Baina laugarren hiruhileko honetan BPGaren hazkundea ekarri duena, eskaintzaren ikuspegitik, industriaren sektorea izan da. Urte arteko %4,1eko hazkundea ekarri du, izan ere, aurreko hiruhilekoetako urte arteko tasak nabarmen gaindituz (%1,3 lehenengoan, %2,5 bigarrenean eta %2,8 hirugarrenean). Halere, %0,3ko atzerakada izan da hiruhileko arteko portzentajeetan.










Merkatuko zerbitzuek %3,6ko urte arteko hazkundea dute, aurreko hiruhilekoan lortutako tasa berdina, hain zuzen ere. Aitzitik, hiruhileko arteko ibilbideak %1,2ko progresioa izan du, aurreko hiruhileko arteko %0,6aren aldean. Merkatuz kanpoko zerbitzuek goranzko joera leuna dute, bai urte arteko kopuruetan, bai hiruhileko arteko kopuruetan. Urte arteko tasa %2,1ekoa da, eta hiruhileko artekoa %0,6koa da, aurreko hiruhilekokoak baino hamarren bat handiagoa alegia.


Lehen sektorean, urte arteko bilakaera positiboa izan da (%2,1), hirugarren hiruhilekoaren %0,8 baino gehiago. Aitzitik, hiruhileko arteko terminoetan, 2005eko hirugarren hiruhilekoaren aldean %1,9ko gutxipena izan da.


Eskariaren ikuspegitik, BPGaren urte arteko hazkundeari, batez ere, barne-eskariak eusten dio oraindik ere; izan ere, eskari hori urte arteko %3,9ko tasaraino iritsi da laugarren hiruhilekoan, eta aurreko urtearen aldean, 2004ko laugarren hiruhilekoan, kanpoko saldoaren ekarpen negatiboa txikiagoa izan da. Esportazioen urte arteko hazkundea, guztira, %4,0 izan da. Inportazioen gehikuntza, guztira, %3,6 izan da aurreko urteko denboraldi berarekin alderatuta.



Etxeetako azken kontsumoko gastuak (kontsumo pribatua) azelerazio txiki bat izan du aurreko hiruhilekoaren aldean. %3,5 hazi da 2004ko laugarren hiruhilekoaren aldean, eta %0,7 2005eko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Tasa biek azelerazio leunerako joera erakusten dute, aurreko hiruhilekoan erregistratutakoak hamarren bitan eta batean, hurrenez hurren, gaindituz.


Bestalde, Administrazio Publikoen azken kontsumoko gastuak (kontsumo publikoa) %2,4ko urte arteko hazkundea izan du, baina hiruhileko arteko aldakuntza %1,1etik %0,3ra jaitsi da.






2005eko lau hiruhilekoetan, barneko eskaeraren osagairik aktiboena kapital-eraketa gordina izan da, hau da, inbertsioak. Haren hazkundeak, urteko lau hiruhilekoetan, urte arteko hazkunde tasa %5aren gainetik mantendu du. Laugarren hiruhilekoan, gehienezko tasa %5,6koa izan da. Gainera, laugarren hiruhileko honetan, hiruhileko arteko azelerazioko joera du; aurreko hiruhilekoaren aldean %1,8ko aldakuntza positiboa izan du. Inbertsioen azelerazio hau eraikuntzaren ibilbideak eta industriako ekipamendu-ondasunen erosketak azaltzen dute.


Langile okupatuen kopuruak %2,5eko hazkundea izan du laugarren hiruhileko honetan aurreko urtearen denboraldi berberarekin konparatuta. Gainera, %0,6ko hazkundea izan du 2005eko aurreko (hirugarren) hiruhilekoaren aldean. Eraikuntza sektoreak (+%6,1), lehen sektoreak (+%3,6) eta zerbitzuen sektoreak (+%3,4) ekarpen positiboak egin dituzte lanpostuen sorrerako urte arteko tasan. Industri sektoreak, berriz, %1,1eko atzerapena jasan du.


BPGaren bilakaera, berriz, lurralde historikoen arabera, 2005eko laugarren hiruhileko honetan honelakoa izan da: Arabak %5,5eko urte arteko tasa izan du. Gipuzkoa (%4,0) eta Bizkaia (%3,9), ordea, EAEko batez bestekoa baino gutxiago igo dira. Halere, hirurak hazi dira estatuarena baino gehiago.



Euskal ekonomiaren 2005. urteko balantzea


Euskal Autonomia Erkidegoko BPG %3,7 igo da 2005ean, eta hiru hamarren baino gehiagotan gainditzen du espainiar ekonomiaren tasa (%3,4), eta bi puntu baino gehiagotan euroaren eremuak izandakoa (%1,3) eta 25en EB-k izandakoa (%1,6).


Sektoreko hazkunderik handiena Eraikuntzak izan du (%6,0). Lehen sektorearen ekarpena ere oso garrantzitsua izan da (%5,8).


Industria (%2,7), urteko azken hiruhilekoan eginiko ahalegina gorabehera, BPGaren azpitik geratu da (%3,7). Halere, aurreko urtean (%2,5) baino bi hamarren hobeago dago.


Merkatuko zerbitzuek egoera ona dute. Urteko hazkunde tasa %3,4koa da, baina merkatukoak ez diren zerbitzuak ibilbide horren azpitik geratzen dira, %2,1eko tasarekin.


Barne eskaera da BPGaren hazkundeari eutsi diona 2005. urtean oro har. %3,7ko hazkundea izan du, BPGaren tasa berean. Barne-eskaeraren faktorerik dinamikoena Kapital Eraketa Gordina izan da, %5,3ko hazkundearekin, azken kontsumoarena baino askozaz ere handiagoa, %3,1ekoa izan dena.


Azken kontsumoaren barruan, etxebizitzak izan dira (kontsumo pribatua) hazkundeari gehien eutsi diotenak, 2005. urte osoan etengabean hazi den gastua izanik. 2005. urterako %3,3ko urteko tasa izan dute. Administrazio publikoen gastua ezberdina izan da kasuan kasu; horregatik, kontsumo publikoaren hazkundea %2,4koa izan da.


Kanpoko saldoari dagokionez, esportazio eta inportazioetarako hazkunde tasak nabarmen jaitsi dira aurreko urtearen aldean. Esportazioen kasuan %8,3tik %2,7ra jaitsi da, eta inportazioen kasuan, berriz, %8,4tik %2,8ra.


BPGaren joera hauxe izan da lurralde historikoen arabera 2005. urtean: Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGak %3,6ko hazkundea izan dute urtean, hau da, 2004. urtean izandakoa baino puntu eta erdi handiagoa. Araba, berriz, 2005. urtean tasarik handien izan duen lurraldea da (%3,9), baina hazkunde erritmoa aurreko urtekoa baino txikiagoa da (%5,6).







Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jóse Mª Agirre
Tel:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko BPGak urte arteko %4,2ko gehikuntza izan du 2005eko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2006/02/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003353_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali