|
Industriako sektore handi guztiek, kontsumo-ondasun iraunkorrak izan ezik, aldakuntza positiboak izan zituzten urteko metatuan. Ekipamenduko ondasunak %5,7 hazi ziren, energia %3,3, tarteko ondasunak %2,4 eta kontsumo-ondasunak, orokorrean, %0,6. Azken hauen artean, kontsumo-ondasun ez iraunkorrak %1,1 hazi ziren baina kontsumo-ondasun iraunkorrak %0,3 gutxitu ziren. Hori guztia, betiere, 2004. urtearekin erkatuta.
|