|
Eraikuntzaren sektoreak 2005eko laugarren hiruhilekoan izan zuen bilakaerak euskarri bi izan ditu: bata, garrantzitsuena, Obra zibilaren azpisektorea izan da %10,2ko urte arteko igoerarekin, eta bestea Eraikuntzaren azpisektorea, %7,5eko igoerarekin. Metatutako kopuruari dagokionez, aitzitik, kontrakoa eman zen: eraikuntzak %8,8ko igoera izan zuen urte osoan eta obra zibilak %6,1ekoa.
|