2006/03/21eko prentsa-oharra

GIZARTE-BABESAREN KONTUA (SEEPROS), 2003. urtea



2003. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-babesean egindako gastua BPGaren %19,2 izan zen


Zahartasunaren eta gaixotasun/osasun-laguntzaren ziozko gizarte-prestazioak guztirakoaren %77etik gorakoak izan ziren



EUSTATen datuen arabera, 2003. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan 9.505 milioi euro (hau da, BPGaren %19,2) erabili zen gizarte-babeserako baliabideetarako.


Gizarte-babesaren gastu osoa aintzat hartuta, 2003. urteko gizarte-prestazioak gastu osoaren %98 izan ziren 9.296 milioi eurorekin; are gehiago, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-babesaren kontuari buruzko datuak lehenengo aldiz atera ziren urtetik aurrera (1995. urtea) kopuru hori etengabe hazi da. 2002. urtearen aldean %8,3 hazi da eta 1995etik 2003ra bitarteko aldian urtean %6,6eko hazkunde metatua izan zen.


Emaitza horiek guztiak Estatu osoko datuekin erkatzean alde nabarmenak daudela ikusten da. Biztanle bakoitzeko gizarte-prestazioetan egindako gastu osoa Euskal Autonomia Erkidegoan izan da handiagoa aipatu aldian zehar. Gainera, denbora igaro ahala bien arteko aldea gehitu egin da; 1995. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan biztanle bakoitzeko prestazioetan %9tik gorako gastua zen 2003. urtean, aldiz, %24koa.


Bestalde, gizarte-babesean egindako ahalegina biztanleen gizarte-babeserako gordetzen den BPGaren ehunekoaren arabera neurtzen dela kontuan hartuta, ahalegin hori Euskal Autonomia Erkidegoan Espainian baino txikiagoa izan da beti baina azken urteetan bien arteko aldea moteldu egin da eta, batez ere, 2000. urtetik aurrera.





Europar Batasunarekin (EU-15) alderatuz gero, pixkanaka Europan biztanle bakoitzeko dagoen gastura hurbiltzen goazela ikus daiteke: 1995. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan adierazle hori Europar Batasuneko batez besteko balioaren %65 baino zertxobait gehiagokoa izan zen; 2003. urtean, aldiz, indize bera %75etik gorakoa izan zen. Alabaina, biztanle bakoitzeko gastuan ematen den bateratzea ahalegina aintzat hartuta baloratzen bada (BPGaren ehunekoan) maila garrantzitsuetan ezberdintasunak ematen dira eta bateratze hori dagoeneko ez da ematen.




Gizarte-prestazioetan egindako gastua zortzi funtziotan banatzen da, eta horien artean zahartasuna eta gaixotasuna/osasun-laguntza nabarmentzen dira.


Zahartasunaren funtzioan egindako gastuan pentsioez gainera beste prestazio batzuk ere badaude, hala nola: etxez etxeko laguntza edo adinekoei ostatu emateko prestazioak. Bada, prestazio horietan 4.265 milioi euroko gastua egin zen. 65 urteko edo gehiagoko pertsona bakoitzeko 11.145 euroko gastua egin zen. Prezioen eragina kenduta, adin-tarte honetako pertsona bakoitzaren zahartasunaren ziozko prestazioen erosteko balioa urtean %1,1eko erritmoarekin joan da gehitzen 1995. urtetik 2003. era.


Gaixotasun/osasun-laguntzaren funtzioan antzeko azterketa eginez gero ikus daiteke urtean batez beste %4,3 gehitzen direla Euskal Autonomia Erkidegoan biztanle bakoitzeko prestazioen balioa, 1995 eta 2003 ekitaldien artean.


Langabeziako gastuaren bilakaera, aitzitik, oso ezberdina izan da aztertu den aldi horretan. Balio absolutuetan, langabetuentzako baliabideak gutxitu egin dira. Dena den, are nabarmenagoa izan da langabetuen kopuruaren gutxitzea eta, ondorioz, INEMeko bulegoetan izena emanda duen pertsona bakoitzeko prestazioen benetako balioa urtean %4,1eko erritmoarekin gehitu da.


Gizarte bazterketaren (%12,6), familia/seme-alaben (%11,9) eta etxebizitzaren (%10,0) funtzioak izan dira urtean hazkunde-tasa metatu handiena lortu dutenak 1995-2003 aldian.







Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
Tel:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2003. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-babesean egindako gastua BPGaren %19,2 izan zen

Eragiketa : 
Gizarte-babesaren kontua
Eragiketa kodea : 
170910
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2015-2024
Eguneratze data : 
2006/03/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003527_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali