|
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzean 30-34 urtekoak dira oraindik nagusi, jaiotza guztien %45,5 adin-tarte horretako amen artean eman baitziren. Gero 35-39 urteko amen artean eman zen jaiotza gehien (%27,4), eta 25-29 urteko amen artean soilik izan ziren jaiotzen %17,6. Muturreko adin-tarteak aintzat hartuta, 25 urtetik beherako multzoan jaiotzen %5,2 izan ziren eta 40 urtetik gorakoen multzoan jaiotzen %4,3.
|