2006/04/19ko prentsa-oharra

ETXERIK EZ DUTEN PERTSONEN GAINEKO INKESTA (EEPI) 2005




Etxerik ez duten pertsonen portaeran generoa ezaugarri bereizgarria da




Emakumeen %57 inguruk GKEek zuzkitutako pisuetan egiten du lo eta gizonen kasuan ehuneko hori %23koa da.


EUSTATen datuen arabera, gizonen %40 inguruk eta emakumeen %25ak aterpetxeetan edo egoitzetan egin zuen lo. Ez-ohiko ostatuen erabilerari dagokionez ere ezberdintasunak ematen dira: gizonen %15ak erabiltzen ditu ostatu mota horiek baina emakumeen %1 eskasak hartzen du bide bera.


Oro har, eta gizonek ez bezala, emakumeek ia ez dituzte erabiltzen arriskuan uzten dituzten aukerak (kalean, parke publikoetan, autoan lo egin...) eta denbora luzerako ostatuak erabiltzen dituzte gehienbat.


Emakumeek GKEek utzitako pisuak erabiltzen dituzte batez ere eta, bigarren aukera bezala, aterpetxeak edo egoitzak erabiltzen dituzte. Denbora luzeagoa eman dezaketen ostatuak nahiago dituzte: ordaindutako ostatuak, tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako zentroak edo senide nahiz lagun baten etxeak.


Emakumeek gizonek baino era erregularragoan jaten dute


Gizonen %5 inguruk ez du bazkaltzen, eta %10 inguruk ez du afaltzen. Emakumeen kasuan, aldiz, ehuneko horiek ez dira %1era heltzen bazkariari dagokionez eta %4ra afariari dagokionez.


Bi emakumetik batek ostatua hartu duen pisuan jaten du, eta gizonen %8 inguruk erositako janariaren bidez eta eman zaizkion janarien bidez elikatzen da.


Gizonen %39ak esan du seme-alabak dituela, eta emakumeen %68ak gauza bera esan du.


Gizon erdiek baino pixka bat gehiagok esan dute ezkongabe daudela; egoera berean dauden emakumeen ehunekoa %38 da. Elkarrizketan bikotekidea dutela esan duten pertsonen artean hurrengo datua ere azpimarratu behar da: gizonen %70 eta emakumeen %19 egun ez da bikotekidearekin bizi.


Seme-alaben kopurua aintzat hartuta, emakumeen erdiak baino gehiagok bi edo hiru seme-alaba ditu eta egoera horretan dauden gizonen ehunekoa %35 da.


Gizon gehienak ez dira bere seme-alabekin bizi, aitzitik emakumeen %66 seme-alabekin bizi da.

Emakumeek gizonek baino sarrera gehiago dute


Emakumeen %46ak 450 eurotik gorako sarrerak ditu, baina soilik gizonen %20 heltzen da kopuru horretara.


Emakumeen artean bestelako sarrera-iturriak daude; %28ak esan du Gizarteratzeko Gutxieneko Errenta edo Oinarrizko Errentaren bidez eskuratzen dituela eta %20aren iturria lana da. Gizonen artean, aldiz, %13ak esan du Gizarteratzeko Gutxieneko Errentatik (GGE) edo Oinarrizko Errentatik eskuratzen dituela sarrerak; eta beste %13 batek aitortu du kaleko jendeak emandako dirua dela bere iturri nagusia.


Orduan, sarreren iturriak etxerik ez duten pertsonen artean sexuak egiten duen bereizketa nabarmentzen du. Gizonak emakumeak baino gehiago ibiltzen dira kalean eta emakumeenak bezain egonkorrak ez diren finantza-baliabideekin bizi dira.









Seme-alabak dituzten emakumeen sarrerek seme-alabarik ez duten emakumeenak baino iturri anitzagoak dituzte; izan ere, azken hauek dira laguntza publiko eta senideen laguntza gehiago eskatzen dutenak. Halaber, azpimarratzekoa da seme-alabak dituzten emakumeek lanetik eratorritako sarrera-iturri bat mantentzeko joera izaten dutela, seguruenik finantza-beharrizan handiagoak dituztelako. Jasotako sarrerei dagokienez, seme-alabak dituzten emakumeak dira berriz (horien egoera gorabehera) sarrera gehiago jasotzen dutenak eta, beraz, ekonomikoki seme-alabarik ez duten emakumeak baino burujabeagoak direnak.

Emakumeak gizonak baino pozago daude gizarte-zerbitzuekin


Gizonen %42ak esan du nahiko edo oso pozik dagoela gizarte-zerbitzuek emandako zerbitzuarekin; emakumeen kasuan poztasun-maila hori %71koa da.


Etxerik ez duten pertsonek egoera latzak bizi izaten dituzte eta, ondorioz, batzuetan pertsona hori atxilotua izaten da (%35). Izan ere, atxilotuak izan diren gizonen kopurua (%41) emakumeena (%16,5) baino handiagoa da.






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Enrique Morán
Tel:+34-945-01 75 35 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Etxerik ez duten pertsonen portaeran generoa ezaugarri bereizgarria da

Eragiketa : 
Etxerik gabeko pertsonen inkesta
Eragiketa kodea : 
061004
Periodikotasuna : 
Ez-finkoa
Denbora arloa : 
2022
Eguneratze data : 
2006/04/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003590_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali