|
Martxoan, prezioaren hazkunde handienak, besteak beste, petrolioaren eratorrietan (%2,6), asfaltozko produktuetan (%2,6), beiran (%2,3), energia elektrikoan (%1,9) eta burdina eta altzairuan (%1,9) kontsumitutako lehengaietan eman ziren. Ondoko hauetako lehengaien prezioak, berriz, gutxitu egin ziren: karea, igeltsua eta eskaiola (%-2,9), metalezko tutueriak (%-0,6), zementu artifiziala (%-0,5), beste gai metaliko batzuk (%-0,4) eta egiturak eta galdaragintza (%-0,2).
|