|
2005eko laugarren hiruhilekoko 1.996 ezkontzen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliar ziren 1.942 gizon eta 1.970 emakume ezkondu ziren. 1.804 senar-emazte (%92,9) lehenengo aldiz ezkondu ziren eta, bestalde, 11 alargun eta 127 dibortziatu berriz ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutakoak aintzat hartuta emakumeen kopurua gizonena baino pixka bat txikiagoa izan zen: aldi horretan 1.805 emakume ezkongabe (%91,6), 14 alargun eta 151 dibortziatu ezkondu ziren.
|