2006/09/12ko prentsa-oharra

HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOAK (HKE). 2006KO 2. HIRUHILEKOA



Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia %4,2 gehitu da 2006ko bigarren hiruhilekoan



Industriaren desazelerazioak lehen hiruhilekoan lortutako urte arteko tasa (%4,4) murriztu du


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko BPGaren hazkunde erreala %4,2 izan da 2006ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi beraren aldean. Urte arteko tasa horrek puntu erdi batez gainditu du espainiar ekonomiak lortutakoa (%3,7). 25en Europar Batasunak lortutako batez besteko hazkunde tasa (%2,8) eta euro eremuak lortutakoa (%2,6) gainditu ditu. Estatu Batuetako ekonomiak %3,6ko hazkundea lortu zuen, sei dezimal txikiagoa.


Bigarren hiruhileko honetako urte arteko hazkunde garrantzitsu horrek, era berean, hiruhileko arteko gutxitze arina erakusten du. Hiruhileko arteko progresioa %1,4koa izan zen urteko lehen hiruhilekoan, eta bigarrenean %1,0 murriztu zen.


1. grafikoa. BPG merkatu-preziotan. Urte arteko hazkunde-tasak. (%)


Urtaroko eta egutegiko ondorioen datu zuzenduak.

Iturria: Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak, Eustat.

Estatuko datuak: INE. EB-25en eta AEBen datuak: Eurostat.


Eskaintzari dagokionez, sektorerik sendoena, berriro ere, eraikuntza da. %5,6ko hazkundea izan du, aurreko hiruhilekoaren urte arteko balioa (%5,3) hiru dezimaletan gaindituz. Hiruhileko arteko ibilbidea erkatuz gero, eraikuntzaren hazkunde erritmoa %1,1ekoa izan da lehen hiruhilekoan, eta %1,2koa bigarrenean.


Zalantzarik gabe, industriaren sektoreak markatu du BPGaren eboluzioa 2006ko bigarren hiruhilekoan, bere desazelerazioari esker. Urte arteko erregistroak (%4,6), oso positiboa den arren eta sektoreko batez bestekotik gora dagoen arren, aldi berean, beheranzko joera erakusten du, lehen hiruhilekoarekin (%5,4) erkatuta. Energia eta ekipamenduko ondasunak dira sektore honetako adarrik dinamikoenak.


1. taula. BPG merkatu-preziotan. Eskaintza. Kateatutako bolumenaren indizeak. Urte arteko hazkunde-tasak. Euskal Autonomia Erkidegoa



Urtaroko eta egutegiko ondorioen datu zuzenduak.

Iturria: Hiruhilekoko kontu ekonomikoak. Eustat


Zerbitzuen sektoreak %3,3ko urte arteko hazkundea ekarri du. Merkatuko zerbitzuek lehen hiruhilekoko urte arteko tasa bera mantendu dute, %3,5eko hazkundearekin, eta goranzko hiruhileko arteko profila dute. Lehen hiruhilekoko %0,3tik bigarren hiruhilekoko %1,4ra igaro dira. Merkatukoak ez diren zerbitzuak bi dezimal jaitsi dira urte arteko erkaketan. Baina posizioa hobetu dute aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.


Lehen sektoreak %10,8ko urte arteko jaitsiera izan zuen aurreko hiruhilekoan, baina bigarren hiruhileko honetan hazkunde positiboko tasak izan ditu berriro ere (%0,4), arrantzaren azpisektoreari esker (%12,4).


Eskaeraren ikuspegitik, urteko bigarren hiruhileko honetako urte arteko hazkundea barne-eskaerari zor zaio: %4,4ko hazkunde tasa lortu du, nahiz eta lehen hiruhilekoko erregistroaren aldean (%4,6,) bi dezimal galdu dituen. Izan ere, kanpoko saldoaren ekarpen negatiboa (esportazioak ken inportazioak) ez du ia aldakuntza erlatiborik izan lehen hiruhilekotik bigarrenera. Esportazioek, guztira, %4,3ko urte arteko hazkundea izan dute. Inportazioek, guztira, %5,4ko hazkundea izan dute.


Etxeetako kontsumoko gastua, hau da, kontsumo pribatua, apur bat murriztu da urte arteko erkaketan, eta nabarmenago hiruhilekoko erkaketan. Bestetik, kontsumo publikoak joera progresiboagoa du erkaketa bietan. Ondorioz, azken kontsumoak %3,9ko hazkundea izan du bigarren hiruhilekoan, lehenengoan baino dezimal bat gutxiago (%4,0).


Inbertsioak, kapitalaren eraketa gordinean, urteko bigarren hiruhileko honetako eskaerako osagairik aktiboenak dira oraindik ere, %5,9ko urte arteko tasarekin. Bi dezimal galdu ditu lehen hiruhilekoko urte arteko tasaren aldean (%6,1), baina hiruhileko arteko dinamismoari eutsi dio, eraikuntzaren jokaera onari esker eta ekipamenduko ondasunen adarraren bilakaera onari esker, bai haien etxeko produkzioan bai inportazioan. Hazkundea azken kontsumoaren hazkundea (%3,9) baino bi puntu handiago da.



2. taula. BPG merkatu-preziotan. Eskaria. Kateatutako bolumenaren indizeak. Urte arteko hazkunde-tasak. Euskal Autonomia Erkidegoa




Urtaroko eta egutegiko ondorioen datu zuzenduak.

Iturria: Hiruhilekoko kontu ekonomikoak. Eustat


Euskal Autonomia Erkidegoko sektore ekonomikoetako langileek puntu batean eta bi dezimaletan gainditu dute 2006ko lehen hiruhilekoko maila, eta urte arteko bilakaera %2,4 izan da 2005eko bigarren hiruhilekoaren aldean. Eraikuntzaren sektorea izan da hazkunde erlatiborik handiena izan duena.


Hiru lurralde historikoetako BPGaren urte arteko bilakaerak, 2006ko bigarren hiruhilekoan, ez du aldakuntza handirik ekarri EB-aren batez bestekoaren aldean (%4,2). Bizkaiko BPGaren hazkundea %4,3 da (batez bestekoa baino dezimal bat handiagoa). Araba eta Gipuzkoa, berriz, BPG osoaren hazkundetik behera daude (%4,1 eta %4,0, hurrenez hurren).


EUSTATen metodologian egin ohi denez, 2004ko aurreratutako datuak behin betikotzat sailkatu dira, eta 2005eko behin-behineko datuak aurreratutako datuak dira. Horrela, 2004ko BPGaren hazkundearen estimazioa %3,3tik %3,6ra igaro da, eta 2005ekoa, %3,7tik %3,9ra.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jóse Mª Agirre
Tel:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia %4,2 gehitu da 2006ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2006/09/12
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003627_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali