|
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienen sailkapena kontuan hartuta, 2006ko apirileko indizearen bilakaerak (2005eko apirilaren aldean) hazkundeak izan ditu ekipamenduko ondasunetan (%2,1) eta energian (%2,0). Alabaina, indize hori murriztu egin da tarteko ondasunetan (%-0,6) eta, batez ere, kontsumo-ondasunetan (%-7,2); izan ere, azken hauetan murrizpenak eman dira kontsumo-ondasun iraunkorrak (%-7,6) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak (%-6,9) ere murriztu direlako.
|