EUSTATen datuen arabera, 2005eko laugarren hiruhilekoan 4.919 ume jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko urteko aldi berean baino %0,7 gehiago. Horietatik, 1.593 ume urrian jaio ziren, 1.632 azaroan eta 1.694 abenduan. Lurraldeka, Araban 647 ume jaio ziren, Bizkaian 2.594 eta Gipuzkoan 1.678.
2005eko Jaiotzen Estatistikako behin-behineko datuen arabera guztira 19.584 ume jaio ziren, 2004. urtean baino %0,7 gehiago.
2005eko azken hiruhilekoan, jaiotzen hurrenkeraren arabera, jaiotako umeen erdia baino gehiago (%57,8), 2.845 ume, bikotearen lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.758 ume (%35,7) aurretik beste seme-alabaren bat zuten familian jaio ziren; eta 316 ume (%6,4) bikotearen hirugarren seme-alaba eta handik gorakoak izan ziren.
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzean ikus daiteke 30-34 urteko amak oraindik nagusi direla, jaiotzen %45,2 adin-tarte horretan gertatu baitziren. Bigarren adin-tarte nagusiena 35-39 urtekoa da (%26,9), adin horretako emakume kopuruak 25-29 urtekoarena (%17,6) gainditzen baitu; 20-24 urteko adin-tarteak, aldiz, kopuru txikiena izan zuen %5,8.
Ama gehiago izan ziren 40 urtetik gorako emakumeen artean (%4,5) 20 urtetik beherakoen artean baino (%1,2).
Jaiotza guztien %25,6 ezkontzatik kanpokoak izan ziren, hau da, 2004. urteko aldi berean baino %2,5 gehiago. Lurraldeka, jaiotza horietariko gehienak Araban eman ziren (%29,1), gero Bizkaian (%25,1) eta azkenik Gipuzkoan (%24,9).
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx