|
Direktorioan jasotzen diren langileen %64,0 zerbitzuen sektorekoa zen, %26,2 industriakoa eta %9,8 eraikuntzakoa. Industrian egitura aldetik lan gehien eman zuen lurraldea Araba izan zen, %33,2arekin, gero Gipuzkoa (%30,6) eta azkenik Bizkaia (%21,0). Hain zuzen, azken lurralde honek izan zuen zerbitzuen sektoreko (%68,4) eta eraikuntzako (%10,7) langile gehien.
|