|
10 langile edo gehiagoko enpresetan sarearen bidez edo beste sistema elektronikoren bat erabiliz (EDI, datu-truke elektronikoa) erosten edo saltzen dutenen ehunekoa nabarmen gehitu da: orain %19,5ek erabiltzen du sarea horretarako, hau da, aurreko urtean baino %5,9k gehiagok. Atal honetan, halaber, erosketa elektronikoak egiten dituztenek (%17,2) eragin dute aipatu gehikuntza, hauen kopurua %6,0 gehitu baita aurreko urtearen aldean. Gehikuntza txikiagoa izan arren, salmenta elektronikoak egin dituztenek ere (%5,1) izan dute zerikusirik gehikuntza horretan, aurreko urtean baino %0,9k gehiagok saldu zuten bide hori erabiliz.
|