|
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2006ko bigarren hiruhilekoan jaioen erdiak baino gehiago, hots, 2.769 ume, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.869 ume (%37,5) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak %7ra iritsi ziren. Bizkaian (%42,2), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%44,5) baino txikiagoa izan zen, eta hori herrialde historiko horretan baino ez zen gertatu. Aitzitik, Araban eta Gipuzkoan ehuneko hori gainditu egin zen, %45,7ko eta %47,3ko ehunekoak izan baitzituzten, hurrez hurren.
|