2006/05/23ko prentsa-oharra

HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOAK (HKE). 2006KO 1. HIRUHILEKOA




Euskal Autonomia Erkidegoko BPG %4,3 gehitu da 2006ko lehenengo hiruhilekoan



Hiruhileko honetako esportazioen suspertzea erabakigarria izan da industri sektorearen portaera onerako (%+5,6)


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko BPG %4,3 gehitu da 2006ko lehenengo hiruhilekoan, aurreko urteko aldi beraren aldean. Urte arteko hazkunde-tasa Estatuko ekonomiarena (%3,5) baino zortzi hamarren handiagoa izan da eta tasa horrek ia bikoiztu egin ditu EB-25ak (%2,2) eta euro eremuak (%2,0) lortutako tasak.


2006ko lehenengo hiruhilekoko hiruhileko arteko hazkundeak %0,7ko tasa izan du, 2005eko azken hiruhilekoaren aldean. Hiruhileko arteko tasa hori %0,8koa izan da Estatuko ekonomian, eta %0,6koa euro eremuko ekonomietan eta EB-25 osoan.





Urtaroko eta egutegiko ondorioen datu zuzenduak.


Iturria: Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak, Eustat.

Estatuko datuak, INE. EB-25en eta AEBen datuak, Eurostat.



Eskaintza egiten duten sektoreetan, urteko lehenengo hiruhileko horretan Industriak gorakada handia izan du; izan ere, %5,6ko urte arteko tasa izan du eta, beraz, sektore dinamikoena izan da. Gainera, hiruhileko artean %1,0eko tasa positiboa izan du, 2005eko laugarren hiruhilekoaren aldean. Energiaren sektoreek eta ekipamenduko ondasunen ekoizleek batez bestekotik gorako tasak lortu dituzte eta, horrela, 2005eko bigarren hiruhilekoan hasi zen industriaren suspertzea finkatzen lagundu dute.


Eraikuntzaren sektorea, aurreko hiruhilekoetako joerarekin jarraituz, urteko lehenengo hiruhilekoko eragile garrantzitsua da oraindik: 2005eko lehenengo hiruhilekoaren aldean %5,5eko urte arteko hazkundea izan du. Aurreko hiruhilekoaren aldean urte arteko tasan puntu bat galdu du, baina hiruhileko arteko bilakaera %1,0ekoa izan duenez oraingoz finko dabilela erakusten du.






Merkatuko zerbitzuek %3,5eko urte arteko hazkundea izan dute, hau da, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat txikiagoa. 2005eko azken hiruhilekoaren aldean, zerbitzu horien hiruhileko arteko ibilbidea pixka bat desazeleratu da: lehen %1,2ko hiruhileko arteko tasa zuen eta orain %0,3koa. Merkatuz kanpoko zerbitzuek beheranzko joera leuna dute, bai urte arteko kopuruetan, bai hiruhileko arteko kopuruetan. Lehenengoan bost hamarren murriztu da eta bigarrenean lau hamarren.


Lehenengo sektorean, oro har, %7,3ko urte arteko atzerapena eman da; eta 2006ko lehenengo hiruhilekoa 2005eko laugarrenarekin alderatuz gero, %5,0eko beherapena eman da.



Eskariaren ikuspegitik, urteko lehenengo hiruhilekoko barne-eskariak %4,2ko hazkunde-tasa izan du, 2005eko lehenengo hiruhilekoaren aldean; beraz, hiruhileko arteko erritmoa %1,0tik %1,4ra azeleratu da. Esportazio guztiek urte arteko %9,2ko hazkundea izan dute, eta inportazio guztiek hamarren bat gutxiagoko hazkundea, %9,1ekoa alegia. Horrenbestez, kanpoko saldoaren iazko ekarpen negatiboa neurri txikiagoan ematen da. Kapitulu honen barruan, alabaina, azpimarratzekoa da ondasun eta zerbitzuen atzerrirako esportazioetan eman den suspertze indartsua; izan ere, 2005eko laugarren hiruhilekoan esportazio horien tasa erreala %4,5ekoa izan zen eta aurten %14,7koa.


Etxeetako azken kontsumoko gastuak, kontsumo pribatuak, aurreko erritmoa pixka bat azeleratu du. Aurreko urteko aldi beraren aldean %3,7 gehitu da kontsumo hori, eta aurreko hiruhilekoaren aldean %1,8. Tasa bietan goranzko joera ikusten da; batek aurreko urte arteko tasa baino bi hamarren gehiago ditu eta besteak aurreko hiruhileko artekokoa baino puntu bat gehiago.


Herri Administrazioen azken kontsumoko gastuak, kontsumo publikoak, %3,0ko urte arteko tasa izan du; horrela, azken zortzi hiruhilekoetako erregistroak gainditu ditu baina bere hiruhileko arteko aldakuntza %0,3tik %-0,1era jaitsi da.





Azken hiruhilekoetan gertatu bezala, barne-eskariaren elementurik aktiboena kapital-eraketa gordina izan da berriz. Egindako inbertsioen urte arteko hazkunde erreala %5,7koa izan da; hau da, aurreko hiruhilekoko urte arteko tasa (%5,6) baino hamarren bat gehiago hazi da eta hiruhileko arteko %1,3ko profila izan du, nahiz eta azken hau 2005eko laugarren hiruhilekoko %1,8koa baino txikiagoa izan. Eraikuntzan, herri lanetan eta industriako ekipamenduko ondasunetan egindako inbertsioak joera iraunkor eta pixka bat gorakoa erakusten jarraitzen dute oraindik.


Urteko lehenengo hiruhilekoan, aurreko urteko aldi beraren aldean, pertsonal okupatuaren kopurua %2,2 igo da. Era berean, 2005eko laugarren hiruhilekoaren aldean %0,1 igo da kopurua hori; kopuru absolutuetan 960.000 okupatu baino pixka bat gehiago egon da. Langile kopuruari dagokienez urte arteko hazkunderik handienak eraikuntzaren (%4,8) eta zerbitzuen (%3,3) sektoreetan eman dira; lehenengo sektorean %0,3 gehitu da kopuru hori eta pertsonal okupatuaren kopuru osoaren bilakaeran industri sektorearen %1,0eko beherakada erabakigarria izan da.


Lurralde historikoka, Arabako (%4,6) eta Bizkaiko (%4,4) BPGaren urte arteko hazkundeek EAEko batez bestekoa gainditu dute; aitzitik, Gipuzkoako BPGaren tasa (%3,9) batez bestekotik lau hamarren behera geratu da, baina hala ere Estatuko batez bestekoa gaindituz (%3,5).




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jóse Mª Agirre
Tel:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko BPG %4,3 gehitu da 2006ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2006/05/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003880_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali