2006/06/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2006KO MAIATZA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,3 igo ziren 2006ko maiatzean



Azken hamabi hilabeteetan (2005eko maiatzetik 2006ko maiatzera) eraikuntzaren kostuak %4,3 igo dira.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikuntzaren kostuen indizeak %0,3ko igoera izan zuen 2006ko maiatzean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %4,3raino igo zen. Aurreko urteko abenduaren aldean, %4,2 igo da.




2006ko maiatzean laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (%0,0), aitzitik lehengaien kostuek %0,5eko igoera izan dute.


Eraikuntzaren eta Obra Zibilaren azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten; bai eraikuntzak bai obra zibilerako lehengaien kostuek %0,5eko gehikuntza izan zuten aurreko hilabetearen aldean. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran argi ikusten da antzeko ibilbideak izan dituztela: eraikuntzako lehengaien kostuak %3,8 gehitu ziren, eta obra zibilekoak %4,0.


Maiatzean, prezioaren hazkunde handienak, besteak beste, metalezko tutuerietan (%4,1), lehergailu eta gasetan (%2,9), energia elektrikoan (%2,5) eta burdina eta altzairuan (%2,1) kontsumitutako lehengaietan eman ziren. Ondoko hauetako lehengaien prezioak, berriz, gutxitu egin dira, besteak beste: asfaltozko produktuak (%-2,5), petrolioaren eratorriak (%-1,8), karea, igeltsua eta eskaiola (%-1,6) eta zur eta kortxoa (%-0,2).


Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan zituztenak ondokoak izan ziren: petrolioaren eratorriak (%23,2), asfaltozko produktuak (%21,0), energia elektrikoa (%15,3), lehergailu eta gasak (%9,9), burdina eta altzairua (%7,9) eta beira (%7,7). Bestalde, ondoko hauen lehengaien urte arteko prezioak (2005eko maiatzetik 2006ko maiatzera) murriztu egin dira: karea, igeltsua eta eskaiola (%-3,4), metalezko tutueriak (%-1,0) eta zeramika-produktuak (%-0,1).






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,3 igo ziren 2006ko maiatzean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2006/06/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003802_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali