2006/09/05eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2006KO UZTAILA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,4 igo ziren 2006ko uztailean



Azken hamabi hilabeteetan (2005eko uztailetik 2006ko uztailera) eraikuntzaren kostuak %5,0 igo dira.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikuntzaren kostuen indizeak %0,4ko igoera izan zuen 2006ko uztailean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %5,0eraino igo zen. Aurreko urteko abenduaren aldean, %4,9 igo da.


Urte arteko aldakintza-tasak, 1997-2006



(*) Gehikuntza uztailako urte artekoa da

Iturria: EUSTAT



2006ko uztailean laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (%0,0), aitzitik lehengaien kostuek %0,6ko igoera izan dute.


Eraikuntzaren eta Obra Zibilaren azpisektoreek antzeko bilakaera izan dute: eraikuntzak %0,6ko igoera izan du aurreko hilabetearen aldean, eta Obra Zibilerako lehengaien kostuek %0,7koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran argi ikusten da antzeko ibilbideak izan dituztela: eraikuntzako lehengaien kostuak %5,0 gehitu ziren, eta obra zibilekoak %4,7.


Uztailean, prezioaren hazkunde handienak, besteak beste, asfaltozko produktuetan (%6,1), energia elektrikoan (%3,6), petrolioaren eratorrietan (%2,5) eta burdina eta altzairuan (%1,9) kontsumitutako lehengaietan eman ziren. Ondoko hauetako lehengaien prezioak, aldiz, gutxitu egin ziren: beira (%-0,8), erauzketa-agregakinak (%-0,2), zementu artifiziala (%-0,2) eta esku-tresnak (%-0,1).


Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan zituztenak ondokoak izan ziren: energia elektrikoa (%22,9), asfaltozko produktuak (%18,5), petrolioaren eratorriak (%12,3), burdina eta altzairua (%13,2) eta lehergailuak eta gasak (%7,3). Bestalde, urte batetik bestera (2005eko uztailetik 2006ko uztailera) lehengaien prezioan murrizpenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte honako hauek: zeramika-produktuak (%-0,1), harri landua (%0,0), zur eta kortxoa (%0,7) eta pinturak eta bernizak (%0,8).


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2006ko Uztaila



Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,4 igo ziren 2006ko uztailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2006/09/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003872_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali