2006/09/29ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2006KO ABUZTUA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,3 igo ziren 2006ko abuztuan



Azken hamabi hilabeteetan (2005eko abuztutik 2006ko abuztura) eraikuntzaren kostuak %5,3 igo dira.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikuntzaren kostuen indizeak %0,3ko igoera izan zuen 2006ko abuztuan, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %5,3raino igo zen. Aurreko urteko abenduaren aldean ere, %5,3 igo da.


Urte arteko aldakintza-tasak, 1997-2006



(*) Gehikuntza abuztuko urte artekoa da

Iturria: EUSTAT



2006ko abuztuan laneskuaren kostuak ez zuen inolako aldaketarik izan (%0,0), aitzitik lehengaien kostuek %0,4ko igoera izan zuten.


Eraikuntzaren eta Obra Zibilaren azpisektoreek bilakaera ezberdina izan dute: eraikuntzak %0,5eko igoera izan du aurreko hilabetearen aldean, eta Obra Zibilerako lehengaien kostuek %0,2koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran, argi ikusten da ibilbide ezberdinak izan dituztela ere: eraikuntzako lehengaien kostuak %5,4 gehitu ziren, eta obra zibilekoak %4,7.


Abuztuan, preziorik esanguratsuenen hazkunde handienak, besteak beste, energia elektrikoan (%5,4), asfaltozko produktuetan (%4,7), beiran (%2,5) eta burdina eta altzairuan (%1,7) kontsumitutako lehengaietan eman ziren. Aitzitik, ondoko hauen lehengaien prezioak murriztu egin dira, besteak beste: petrolioaren eratorriak (-%2,3), erauzketa-agregakinak (-%0,2), egiturak eta galdaragintza (-%0,1), zura eta kortxoa (-%0,1) eta esku-tresnak (-%0,1).


Sektorean kontsumitu diren lehengai esanguratsuenen prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan zituztenak ondokoak izan ziren: energia elektrikoa (%21,6), asfaltozko produktuak (%18,5), burdina eta altzairua (%16,6), beira (%8,9), olioak eta koipeak (%6,3) eta petrolioaren eratorriak (%5,6). Bestalde, urte batetik bestera (2005eko abuztutik 2006ko abuztura) lehengaien prezioetan murrizpenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte honako hauek: zeramika-produktuak (-%0,1), harri landua (%0,0), zura eta kortxoa (%0,9), gailuak eta material elektrikoa (%1,0), eta pinturak eta bernizak (%1,1).


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2006ko Abuztua




Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,3 igo ziren 2006ko abuztuan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2006/09/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003949_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali