2006/10/30ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2006KO IRAILA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,3 igo ziren 2006ko irailean



Azken hamabi hilabeteetan (2005eko irailetik 2006ko irailera) eraikuntzaren kostuak %5,5 igo dira.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikuntzaren kostuen indizeak %0,3ko igoera izan zuen 2006ko irailean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %5,5eraino igo zen. Aurreko urteko abenduaren aldean ere, %5,5 igo da.


Urte arteko aldakintza-tasak, 1997-2006



(*) Gehikuntza irailako urte artekoa da

Iturria: EUSTAT


2006ko irailean laneskuaren kostuak ez zuen inolako aldaketarik izan (%0,0), aitzitik lehengaien kostuek %0,4ko igoera izan zuten.


Eraikuntzaren eta Obra Zibilaren azpisektoreek bilakaera ezberdina izan dute: eraikuntzak %0,5eko igoera izan du aurreko hilabetearen aldean, eta Obra Zibilerako lehengaien kostuek %0,2koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran, argi ikusten da ibilbide ezberdinak izan dituztela: eraikuntzako lehengaien kostuak %5,9 gehitu ziren, eta obra zibilekoak %4,0.


Irailean, preziorik esanguratsuenen hazkunde handienak, besteak beste, metalezko tutuerian (%3,4), burdina eta altzairuan (%3,3), pintura eta barnizetan (%1,7) eta beiran (%1,2) kontsumitutako lehengaietan eman ziren. Ondoko hauetako lehengaien prezioak, berriz, gutxitu egin dira, besteak beste: petrolioaren eratorriak (%-10,0), energia elektrikoa (%-4,0), asfaltozko produktuak (%-3,0) eta lehergailuak eta gasak (%-1,2).


Sektorean kontsumitu diren lehengai esanguratsuenen prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan zituztenak ondokoak izan ziren: energia elektrikoa (%22,8), burdina eta altzairua (%21,4), metalezko tutueria (%11,9), beira (%9,1) eta lehergailuak eta gasak (%6,5). Bestalde, urte batetik bestera (2005eko irailetik 2006ko irailera) lehengaien prezioan murrizpenak edo hazkunde txikiagoak izan zituzten honako hauek: petrolioaren eratorriak (%-9,4), zeramika-produktuak (%-0,1), harri landua (%0,0), gailuak eta material elektrikoa (%0,9), zura eta kortxoa (%1,1) eta kare, igeltsu eta eskaiola (%1,2).


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2006ko Iraila



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,3 igo ziren 2006ko irailean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2006/10/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0003977_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali