|
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienen sailkapena kontuan hartuta, 2006ko abuztuko indizearen bilakaerak (2005eko abuztuaren aldean) aldaketa positiboak izan ditu sektore guztietan: ekipamenduko ondasunak %29,0 hazi dira; tarteko ondasunak %7,3 igo dira; energia %2,9 igo da, eta kontsumoko ondasunak %1,2 igo dira, kontsumo-ondasun iraunkorrek eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek izandako gehikuntzen ondorioz (%5,2 eta %0,4 hurrenez hurren).
|