|
Estatutik etorritako bidaiarien artean, besteak beste, Kantabria, Katalunia, Andaluzia, Aragoi eta Asturiastik etorritakoen kopurua gehitu da, baina Errioxatik, Gaztela--Mantxatik eta Valentziako Erkidegotik etorritakoen kopurua gutxitu egin da. Atzerritarren artean gehitu egin da Frantziatik, Holandatik, Estatu Batuetatik, Kanadatik, Portugaldik eta Iberoamerikatik etorri diren bidaiarien kopurua; aitzitik, gutxitu egin da, besteak beste, Alemania, Italia eta Belgikatik etorritakoena.
|