EUSTATek landutako datuen arabera, Euskal AEko eraikuntzako jarduerak %5,5eko hazkunde nominala izan zuen 2006ko hirugarren hiruhilekoan, lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2005eko hiruhileko beraren aldean. Urteko lehen hiru hiruhilekotan hazkunde metatua nominala izan da, %7,6koa hain zuzen ere.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2006ko hirugarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %1,5 hazi zen, urte bereko bigarren hiruhilekoaren aldean, eta azelerazio arina agertu zuen (%1,1) aurreko hiruhilekoaren hil arteko tasaren aldean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzaren Koiunturari buruzko Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka
Iturria: Eustat
2006ko hirugarren hiruhilekoan eraikuntza-sektorearen bilakaera gehiago oinarritu zen obra zibila azpisektorean, eraikuntza azpisektorean baino. Izan ere, lehenak urte arteko %6,1eko igoera izan zuen, eta bigarrenak, berriz, %5,2koa.
Hiruhileko arteko terminoetan, 2006ko hirugarren hiruhilekoko sektorearen jarduera urte horretako bigarren hiruhilekoan izandakoarekin alderatuta, eraikuntza azpisektoreak %0,6ko bilakaera positiboa izan zuen eta obra zibilak azpisektoreak %3,5eko hiruhileko arteko bilakaera. Beraz, azpisektore biek nahiko profil azeleratua erakutsi zuten, nahiz eta intentsitate ezberdinarekin.
2006ko hirugarren hiruhilekoan, eraikuntzaren sektoreko enplegua %1,6 gehitu zen, datu gordinetan, aurreko urteko aldi berdinaren aldean, eta %0,5eko hiruhileko arteko hazkundea lortu zuen, 2006ko bigarren hiruhilekoaren aldean.
Taula: 2006ko 3. hiruhilekoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzaren Koiunturari buruzko Indizearen aldakuntza-tasak (%)
(1) t urteko urtarriletik azken hiruhilekora arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urteko aldi beraren aldean.
Iturria: EUSTAT
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Fax:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx