2006/11/30eko prentsa-oharra

TEKNOLOGIA-BERRIKUNTZAREN INKESTA - TBI. 2005. URTEA


Euskal AEko enpresa berritzaileak %16,9 izan ziren 2003-2005 aldian


Teknologia-berrikuntzako jardueretarako gastu osoa 2.162 milioi eurokoa izan zen 2005ean; beraz, gastua %7,5 gehitu da eta BPGaren %3,8koa da



2003-2005 aldian, Euskal AEko enpresen %16,9 berritzaileak izan ziren, hau da, aurreko aldian baino %7,5 enpresa gehiago izan ziren berritzaileak. Enpresa berritzailetzat hartzen dira merkatuan produkturen bat (ondasuna edo zerbitzua) edo asko hobetutako produkturen bat sartu dutenak (%5,7), edota establezimenduaren baitan prozesu berriren bat edo asko hobetutako prozesua sartu dutenak (%15,4), Eustaten datuen arabera.


Ehuneko horiek %33,3raino iristen dira, 10 langile edo gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartuta. Enpresa horien artean, produktua eraberritu dutenak %14,3 izan dira, eta prozesua eraberritu dutenak %27,7 izan dira.


1. taula: Enpresa berritzaileak aldiaren arabera. (%)



Iturria: Eustat


2003-2005 aldian, produktu-berrikuntzak negozio-zifra osoan duen eragin ekonomikoa %22,0koa da


Produktu berritzaileek negozio-zifra osoan duten batez besteko eragin ekonomikoa %22,0koa da produktua egiten duten enpresetan. Aldatu gabeko produktuen edo pixka bat aldatutakoen eragin ekonomikoa, ordea, gainerako %78,0koa da. Produktu-berrikuntza enpresarako izateaz gain merkaturako ere baldin bada, eragin ekonomikoa %14,8koa da.


10 langile edo gehiago dituzten enpresetan ehuneko horiek pixka bat aldatzen dira, eta produktu berrien edo pixka bat hobetuen batez besteko eragina %20,4koa da. Produktua merkatuan ere berria bada, batez besteko eragin ekonomikoa %7,9 da.


Bestalde, 2005. urtean zehar, enpresek 2.162 milioi euroko gastua egin zuten teknologia sustatzeko jardueretan. Gastuaren zenbatekoa %7,5 igo da eta BPGaren %3,8koa da. Zenbateko hori berrikuntzarako behar diren jarduera garrantzitsuenen artean banatuz gero, honako hauek nabarmentzen dira: barruko I+Grako eta makinak eta ekipoak erosteko gastua (%38,4 bakoitzak), eta kanpoko I+Grako gastua, %13,5ekoa. Gainerako jardueretarako %9,7ko gastua geratzen da.


1. grafikoa: 2005. urteko berrikuntzarako gastuaren banaketa, jardueren arabera. (%)



Iturria: Eustat


Enpresa berritzaileen %27,9k finantzaketa publikoa jasotzen du. Ehuneko hori %46,6ra iristen da 10 langile edo gehiagoko enpresetan


Enpresa berritzaileen %27,9k nolabaiteko finantza-laguntza publikoa jasotzen du jarduera berritzaileetarako. Laguntza horren jatorriari behatuz gero, Eusko Jaurlaritza nabarmentzen da, laguntza guztien %22,0rekin. Ehuneko hori gutxituz doa beste administrazio batzuen laguntzei dagokienez. 10 langile edo gehiago dituzten enpresetan, %46,6k laguntzak jasotzen dituzte, eta Eusko Jaurlaritza da, halaber, ehuneko gehien finantzatzen duena. Zehazki, laguntzen %36,4 finantzatzen du.


2. taula: Finantzaketa publikoa jasotzen duten enpresa berritzaileak, jatorriaren arabera. 2003-2005. (%)



Iturria: Eustat


Berrikuntzarako lankidetzari dagokionez, esan beharra dago ia ez dagoela lankidetzarik establezimendu txikienetan. Soilik berrikuntzaren bat izan duten establezimenduen %3,4k sinatu du berrikuntza-jardueretako edo I+Gko lankidetza-hitzarmenen bat.


Hala ere, berrikuntzaren bat izan duten 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan lankidetza %20,0tan egon da. Tamaina horretako establezimenduetan, lankidetza honako hauekin gertatu da: zentro teknologikoekin (%66,6); ekipoen, materialaren... hornitzaileekin (%41,5); enpresa bereko beste establezimendu batzuekin (%34,5); eta Unibertsitate nahiz beste institutu batzuekin (%33,1).


Enpresen erdiak uste du faktore jakin batzuek teknologia-berrikuntza oztopatzen dutela


Era berean, enpresen erdiak, %50,02k hain zuzen ere, uste du teknologia-berrikuntza zailtzen duten faktoreak daudela. Faktore horien artean, berrikuntzen kostu handiegiak (%41,1) eta gehiegizko arrisku ekonomikoak (%34,7) nabarmentzen dituzte enpresek. 10 langile edo gehiagoko enpresen artean, ehuneko hori %64,5era iristen da, eta oztopo berak nabarmentzen dituzte.


3. taula: Enpresak, berrikuntzari traba egiten dioten faktoreen arabera. 2003-2005. (%)



Iturria: Eustat


Azkenik, 2003-2005 aldian, aipatzekoa da enpresa berritzaileen %10,6k patenteren bat edo bestelako babeste-metodoren bat erabili duela asmakizunak edo berrikuntzak babesteko. Aldi horretan, enpresen %1,3k eskatu zuen patenteren bat bere establezimenduetan egindako asmakuntza edo berrikuntza babesteko, eta enpresen %1,5ek patenteren bat zuen indarrean 2005. urtearen amaieran Bestelako babes-metodoei dagokienez, enpresa berritzaileen %10,1ek horrelako metodoren bat erabili du aldi horretan. Metodo horien artean aipatzekoak dira modeloen erregistroa, fabrika-markak, egile-eskubideak etab.


Ehuneko horiek igo egiten dira 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileak bakarrik hartzen badira kontuan. Zehazki, enpresa berritzaile horien %29,7k patenteren bat edo bestelako babes-metodoren bat erabili du aldi horretan; %6,3k patenteren ba eskatu du; eta %8,5ek patenteren bat indarrean zuen 2005eko amaieran. Era berean, %26,5ek babesteko beste metodoren bat erabiltzen zuen.




Ohar metodologikoa: EUSTATek egindako Teknologia-Berrikuntzaren Inkesta edozein tamainako eta jardueraren edozein sektoretako (lehenengo sektorea izan ezik) Euskal AEko enpresei, herri administrazioei eta etxeko zerbitzuei zuzentzen zaie. Inkestaren helburua, enpresek teknologia-berrikuntzarako gauzatzen dituzten jarduerei buruzko informazioa ematea da. Inkestak, gainera, Euskal AEko 3.400 establezimenduko eredu-lagin bat hartzen du oinarri gisa


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: José Miguel Escalada
Tel.:+34-945-01 75 07 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko enpresa berritzaileak %16,9 izan ziren 2003-2005 aldian

Eragiketa : 
Berrikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018-2023
Eguneratze data : 
2006/11/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004053_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali