2006/11/29ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2006KO URRIA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo dira 2006ko urrian



Azken hamabi hilabeteetan (2006ko urria, 2005eko urriarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %4,8 gehitu dira.


2006ko urrian, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,1 igo da, aurreko hilaren aldean, eta hilabete horretako urte arteko tasa %4,8ra iritsi da, EUSTATen datuen arabera. Aurreko abenduaren aldean lortutako igoera %5,4koa izan da.


Urte arteko aldakintza-tasak, 1997-2006



(*) Gehikuntza urriko urte artekoa da

Iturria: EUSTAT


2006ko urrian, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,1 igo dira.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan dute: aurreko hilaren aldean %0,1 igo dira, bai Eraikuntzaren atalean bai Obra Zibileko lehengaien kostuen atalean ere. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: eraikuntzako lehengaien kostuak %4,8 hazi dira, eta obra zibilekoak %3,2.


Urrian prezio-hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan dituzte: energia elektrikoa (%1,5); burdina eta altzairua (%0,9); beira (%0,8); eta zementu artifiziala (%0,6) lehengaiek, besteak beste. Aitzitik, beste lehengai batzuen prezioak jaitsi egin dira, hala nola karea, igeltsua eta eskaiola (%-0,3); petroliotik eratorritakoak (%-2,2); asfalto-produktuak (%-2,0); eta leherkariak eta gasak (%-0,8) lehengaienak besteak beste.


Sektoreak kontsumitutako lehengai garrantzitsuenen artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan dituzte inflazio-tasarik handienak: energia elektrikoa (%25,8); burdina eta altzairua (%16,6); beira (%9,2); metalezko hoditeria (%8,9); eta leherkariak eta gasak (%5,1). Bestalde, urte arteko prezioetan (2006ko urria, 2005eko urriarekin alderatuta) honako lehengai hauek izan dituzte jaitsierak edota igoera txikiagoak: petroliotik eratorriak (%-9,5); karea, igeltsua eta eskaiola (%-2,2); zeramika-produktuak (%-0,1); harri elaboratua (%0,0); aparatu eta material elektrikoak (%0,0); eta egurra eta kortxoa (%1,0).


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2006ko Urria



Iturria: EUSTAT




Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datubankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo dira 2006ko urrian

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2006/11/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004050_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali