2006/11/21eko prentsa-oharra

HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOAK (HKE). 2006KO 3. HIRUHILEKOA



Euskal Autonomia Erkidegoko BPGk urte arteko %4,2ko gehikuntza izan du 2006ko hirugarren hiruhilekoan



Industriak eta eraikuntzak batez bestekoa baino hazkunde handiago izan dute


EUSTATek egindako zenbatespenen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoaren ziozko Barne Produktu Gordinak (BPG) %4,2ko hazkunde erreala izan du urteko hirugarren hiruhilekoan, 2005eko hiruhileko beraren aldean. Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren hiruhilekoko hazkunde-tasa hori Espainiako ekonomiarena (%3,8) baino lau hamarren altuagoa da, eta euro eremuko tasa (%2,6) eta 25 kideko EBko tasa (%2,8) nabarmen gainditzen ditu.

2006ko hirugarren hiruhilekoko portaera horrek erakusten du, gainera, hiruhileko batetik bestera azelerazio txikia egon dela; aurreko hiruhilekoan %1,0eko bilakaera izan da eta hirugarren hiruhileko honetan %1,2koa.


1. grafikoa. BPG merkatu-preziotan. Urte arteko hazkunde-tasak. (%)



Urtaroko eta egutegiko ondorioen datu zuzenduak.

Iturria: Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak, Eustat.

Estatuari buruzko datuak: INE. 25-EB eta AEBari buruzko datuak: Eurostat.


Sektore produktiboak aintzat hartuta, eraikuntzaren sektorea izan da aktiboena urtetik urtera %5,2ko hazkundea izan duelako, baina hiruhileko arteko dinamismoan ehuneko bost hamarren txikiagoa izan da: tasa hori %1,2koa zen 2006ko bigarren hiruhilekoan eta hirugarrenean %0,7ra jaitsi da. %0,4ko ekarpena egin dio ekonomia osoaren urtetik urterako hazkundeari.


Industriak goranzko bilakaera mantentzen du bai urtetik urtera (2005eko hirugarren hiruhilekoaren aldean) bai hiruhileko batetik bestera (2006ko bigarren hiruhilekoaren aldean). Lehenengoa aurreko hiruhilekokoa baino bi hamarren handiagoa da (orain %4,8 eta aurrekoan %4,6) eta bigarrena lehen %0,8koa bazen orain %2,9koa da. Industriak ekonomiaren urtetik urterako hazkundeari %1,2ko ekarpena egin dio.


1. taula. BPG merkatu-preziotan. Eskaintza. Kateatutako bolumenaren indizeak. Urte arteko hazkunde-tasak. Euskal Autonomia Erkidegoa



Urtaroko eta egutegiko ondorioen datu zuzenduak.

Iturria: Hiruhilekoko kontu ekonomikoak. Eustat


Zerbitzuen sektoreak urte arteko hazkunde hobeagoa izan du: bigarren hiruhilekoan %3,3koa zen eta hirugarrenean %3,5ekoa. Baina, era berean, hiruhilekoen artean bost hamarreneko desazelerazioa izan du. Merkatuko zerbitzuak eta merkatukoak ez diren zerbitzuak, urtetik urtera eta bigarren hiruhilekoko datuen aldean, hazi egin dira. Dena den, lehenengoak hiruhileko artean desazeleratu egin dira baina bigarrenek hiruhileko arteko ibilbide hobeagoa izan dute. 2005eko hirugarren hiruhilekoaz gero ekonomia 4,2 puntu gehitu da, eta gehikuntza horren 1,9 puntu zerbitzuen sektoreak eragin du.


Lehenengo sektorea %0,2 txikitu da urtetik urtera, nekazaritzaren bilakaera txarrak eragina izan duelako sektorean eta bilakaera txar hori ezin izan delako konpentsatu arrantzaren hazkundearekin, honek pisu erlatibo txikiagoa izan baitu.


Eskariaren ikuspegitik, Euskal Autonomia Erkidegoko urtetik urterako bilakaera barne-eskariaren progresioak eragin du; eskari horrek, 2005eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, %4,4ko hazkunde-tasa izan du eta, orduan, aurreko hiruhilekoko urtetik urterako maila berean geratu da. Ekonomia osoari 4,6 puntuko ekarpena egin dio, hau da, BPGren hazkunde osoa (%4,2) baino ekarpen handiagoa, kanpoko saldoak lau hamarren galdu dituelako (-0,4). Esportazioak urtetik urtera %6,9 hazi dira eta inportazioak %7,3.


Etxeetako kontsumoaren gastuak, hau da, kontsumo pribatuak aurreko hiruhilekoko urtetik urterako tasa bera izan du (%4,1); hori gorabehera, hiruhilekoen artean hamarren bateko azelerazio txikia eman da aurreko hiruhilekoaren aldean betiere (%0,4 orain eta %0,3 lehen). Kontsumo publikoak ez du profil hain positiboa izan: urtetik urterako hazkundea lau hamarren murriztu da eta hiruhileko artekoa bederatzi hamarren. Ondorioz, azken kontsumoak indarra galdu du urtetik urterako eta hiruhilekoen arteko alderaketa eginez gero.


Inbertsioak edo kapital finkoaren eraketak, aurreko hiruhilekoetan bezala, barne-eskariaren ibilbideari eusten jarraitzen dute. Inbertsioak urtetik urtera %6,0 hazi dira eta, horrela, aurreko hiruhilekoko datuak pixka bat gainditu dira eraikuntzak portaera ona izan duelako eta ekipamenduko ondasunetan egindako inbertsioek bilakaera ona izan dutelako.


2. taula. BPG merkatu-preziotan. Eskaria. Kateatutako bolumenaren indizeak. Urte arteko hazkunde-tasak. Euskal Autonomia Erkidegoa



Urtaroko eta egutegiko ondorioen datu zuzenduak.

Iturria: Hiruhilekoko kontu ekonomikoak. Eustat


Euskal Autonomia Erkidegoko sektore ekonomikoetako langile kopuruak 0,7 puntutan gehitu du urte honetako bigarren hiruhilekoko okupazio-maila eta urtetik urterako hazkundea (2005eko hirugarren hiruhilekoaren aldean betiere). Eraikuntzaren sektoreak izan du hazkunde erlatiborik handiena, urtetik urterako %5,0arekin.


Hiru lurralde historikoetako BPGren urtetik urterako bilakaerak ez du alde handirik horien eta urte honetako hirugarren hiruhilekoaren artean. Arabako BPGren urtetik urterako hazkundea %4,1ekoa izan da, aurreko hiruhilekoaren urtetik urterako hazkunde bera; Bizkaiak (%4,2) Euskal Autonomia Erkidegoko batez besteko tasa bera izan du eta Gipuzkoak (%4,3) EAEko batez besteko hazkundea hamarren batean gainditzen du. Arabak eta Gipuzkoak hiruhileko arteko azelerazio txikia izan dute, baina Bizkaiak hiruhileko artean desazelerazio txikia izan du.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jóse Mª Agirre
Tel:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko BPGk urte arteko %4,2ko gehikuntza izan du 2006ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2006/11/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004046_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali