|
Eustaten datuen arabera, 2006ko hirugarren hiruhilekoan 5.023 ume jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urteko hiruhileko berean baino %2,9 gehiago. Lurraldeka, Araban 731 ume jaio ziren (aurreko urteko aldi berean baino %4,1 gehiago) Gipuzkoan 1.782 ume jaio ziren (%4,8 gehiago) eta Bizkaian gehikuntzarik txikiena eman zen, 2.510 jaiotza (%1,2 gehiago).
|