HomeGaiakGizarte babesaren kontuaPrentsa Oharrak Euskal AEko gizarte-babeseko...

2007/01/31ko prentsa-oharra

GIZARTE-BABESAREN KONTUA (GBABESE), 2005. URTEA



Euskal AEko gizarte-babeseko guztizko gastua %7,5 igo zen 2005ean


Biztanle bakoitzeko guztizko gastua 5.156 eurokoa izan zen 2005ean, hots, aurreko urtekoa baino %7,1 handiagoa izan zen


Eustaten datuen arabera, Euskal AEn gizarte-babeseko baliabideetan 10.894 milioi euro erabili ziren 2005ean, hots, aurreko urtean baino %7,5 gehiago.


Gizarte-babeseko guztizko gastu horretatik, gizarte-prestazioetan 10.646 milioi euro erabili ziren 2005ean, hau da, gastuaren %97,8 (gainerakoa kudeaketa-gastuei dagokie), eta gastu hori etengabe hazi da 1995. urteaz geroztik (urte hori izan da Euskal AEko gizarte-babesaren kontuko datuak ditugun lehen urtea). 2004ko ekitaldiaren aldean, hazkundea %7,5 izan zen.


Gizarte-prestazioetako gastua zortzi funtziotan banatzen da, eta funtzio horietatik Zahartzaroa eta Gaixotasuna/Osasun-laguntza nabarmendu dira.


Zahartzaroaren funtzioko gastuan, pentsioez gain beste prestazio batzuk ere sartzen dira, hala nola etxeko laguntza edota zaharrei ostatu emateko zerbitzua. Gastu hori 4.605 milioi eurokoa izan zen 2004an eta gizarte-prestazio guztien %46,5 izan zen. 65 urte edo gehiagoko lagun bakoitzeko, gastua 11.949 euro izan zen 2004an. Horrek %6,3ko aldakuntza ekarri zuen 2003. urtearekin alderatuz gero.


1. grafikoa. Gizarte-prestazioetako gastuaren banaketa, funtzioen arabera. 2004



Iturria: Eustat

Gaixotasuna/Osasun-laguntza funtzioak Euskal AEko biztanle bakoitzeko prestazioen %7,3ko hazkundea ekarri du, eta hori gizarte-prestazio guztien %30,1 da.


Langabeziaren funtzioan prestazio guztien %8,4 erabili zen 2004an, eta erregistratutako langabe bakoitzarekin 11.483 euro erabili ziren, hots, aurreko ekitaldian baino %6,2 gehiago.


Gizarte-bazterketaren funtzioan urteko hazkunde handia izan zen, %21,1ekoa hain zuzen ere, eta 2004an 231,4 milioi eurotara iritsi zen.


Etxebizitzaren funtzioaren harira, 2004an 23,5 milioi euro erabili ziren. Kontuan izan behar da Gizarte Babesaren Estatistika Bateratuen Sistema Europarraren (GBABESE) metodologiaren baitan etxebizitzaren arloko prestaziotzat Euskadiko administrazioetan etxebizitza-programetan egindako gastuen %10 baino gutxiago zenbatzen direla etxebizitzako gizarte-prestaziotzat.


Gizarte-prestazioetan gastua duten erakunde-unitateei dagokienez, eskumena duten administrazio publikoek egiten duten gizarte-prestazioetako gastuaren %68 Gizarte Segurantzako Sisteman eta Estatuaren Administrazioan egiten da. 2004an 6.200 euroko gastua egon zen, aurreko urtean baino %7,1 gehiago. Gizarte-prestazioetako eskumenen gainerako %32 Euskadiko Administrazioek hartu dute bere gain eta 2004an %8,2 gehiago izan zen.


1. taula: Gastua, erakunde-unitate taldearen eta urtearen arabera (milaka €). 2003-2004



Iturria: Eustat


Emaitza horiek eta Estatu osokoak alderatuz gero, azterketa ezberdinak egin daitezke. Alde batetik, Euskal AEko biztanle bakoitzeko gizarte-prestazioetan egindako gastua, guztira, Estatuan egindakoa baino %9 handiagoa izan zen 1995ean. 2004. urtean, ostera, %22 handiagoa izatera iritsi zen. Bestalde, gizarte-babesean egindako ahalegina 2004ko BPGarekiko proportzioan neurtuta, Euskal AEn biztanleen gizarte-babeserako gastua %18,9koa izan zen guztira. Estatuan, aldiz, gastu hori %19,5ekoa izan zen.


Ahalegin hori Europar Batasuna-15ekoarekin alderatuz gero (hori da eskuragarri dugun azken datua), biztanle bakoitzeko gastuan Europako mailara hurbiltzen ari garela ikusiko dugu: 1995ean, Euskal AEn adierazle hori Batasunaren batez bestekoaren %65 edo pixka bat goragokoa zen. 2004an, balio horrek %75a gainditu zuen; beraz, hamar urtean ehuneko hamar puntuko aldea murriztu zen.


OHAR METODOLOGIKOA:

Gizarte-babesaren kontuari buruzko informazio gehiago lortzeko, sartu ohar metodologikoan:

www.eustat.eus/document/datos/Nota%20met_SEEPROS03_e.pdf


2. taula: Euskal AEko gizarte-babesaren datu eta adierazle garrantzitsuenak. 1995-2005(A).



Iturria: Eustat



Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jose Mari Agirre
Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko gizarte-babeseko guztizko gastua %7,5 igo zen 2005ean

Eragiketa : 
Gizarte-babesaren kontua
Eragiketa kodea : 
170910
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2015-2024
Eguneratze data : 
2007/01/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004145_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali