|
EUSTATen datuen arabera, 2006ko uztailean, abuztuan eta irailean guztira 3.286 ezkontza egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean kopuru hori %3,4 gutxitu da. Bizkaian 1.675 ezkontza egin ziren, aurreko urteko aldi berean baino %5,2 gutxiago, eta Araban 421 ezkontza, aurrekoan baino %4,1 gutxiago; soilik Gipuzkoan gehitu zen ezkontzen kopurua, 1.085 egin zirelako, hau da, aurreko urteko aldi berean baino %2,7 gehiago. Euskal Autonomia Erkidegokoak ez diren egoiliarren artean 105 ezkontza egin ziren.
|