2006/12/29ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2006KO AZAROA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2006ko azaroan



Azken hamabi hilabeteetan (2006ko azaroa, 2005eko azaroarekin alderatuta), eraikuntzaren kostuak %5,3 gehitu ziren.


2006ko azaroan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,1 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta hilabete horretako urte arteko tasa %5,3ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera. Aurreko abenduaren aldean lortutako igoera %5,7koa izan da.


Urte arteko aldakintza-tasak, 1997-2006



(*) Gehikuntza azaroko urte artekoa da

Iturria: EUSTAT


2006ko azaroan, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,2 igo dira.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera desberdinak izan zituzten: aurreko hilaren aldean, Eraikuntza %0,2 igo zen, eta Obra Zibileko lehengaien kostuek, aldiz, ez zuten aldaketarik izan (%0,0). Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran ere badira zenbait ezberdintasun: eraikuntzako lehengaien kostuak %5,5 hazi dira, eta obra zibileko lehengaien kostuek %4,6ko igoera izan dute.


Azaroan, prezio-hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan dituzte: beira (%3,5), energia elektrikoa (%1,9), olioak eta koipeak (%1,3) eta budina eta altzairua (%1,1) lehengaiek, besteak beste. Aitzitik, beste lehengai batzuen prezioak jaitsi egin dira, hala nola metalezko hoditeria (%-1,2), asfalto-produktuak (%-1,0), petroliotik eratorritakoak (%-0,9) eta plastikozko hoditeria (%-0,6) lehengaienak besteak beste.


Sektoreak kontsumitutako lehengai garrantzitsuen artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan dituzte inflazio-tasarik handienak: energia elektrikoa (%23,5), burdina eta altzairua (%18,0), metalezko hoditeria (%15,2), beira (%12,7), eta zementu artifiziala (%5,1). Bestalde, urte arteko prezioetan (2006ko azaroa, 2005eko azaroarekin alderatuta) honako lehengai hauek izan dituzte jaitsierak edota igoera txikiagoak: petroliotik eratorriak (%-3,8), asfalto-produktuak (%-0,1), zeramika-produktuak (%-0,1), harri elaboratua (0,3), karea, igeltsua eta eskaiola (%0,6), eta egurra eta kortxoa (%0,9).


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2006ko Azaroa



Iturria: EUSTAT




Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 igo ziren 2006ko azaroan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2006/12/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004119_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali