2007/01/31ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2006KO ABENDUA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo ziren 2006ko abenduan



2006. urte osoan %6,2 igo dira eraikuntzako kostuak


2006ko abenduan, eta azaroarekin alderatuta, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,5 igo zen EUSTATen datuen arabera. 2006. urte osoko tasak %6,2ko igoera izan zuen 2005eko abenduaren aldean.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2006



Iturria: EUSTAT


Urteko aldian (2006ko abendua, 2005eko abenduaren aldean), lan-eskuaren kostua %5,3 handitu da eta lehengaien kostuak, berriz, %6,6.


Abenduan Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Eraikuntzaren atalean %0,7ko igoera egon zen aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilaren atalean lehengaien kostuak %0,6 igo ziren. Azpisektore bien urteko bilakaeran ikusten denez, biek gora egin dute baina indar ezberdinez: eraikuntzako lehengaien kostuak %6,9 hazi ziren, eta obra zibilekoak, berriz, %5,4.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2006an hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: energia elektrikoak (%24,8), burdina eta altzairuak (%22,0), metalezko hoditeriak (%17,3) eta beirak (%12,8). Aitzitik, urteko prezioetan (2006ko abendua, 2005eko abenduaren aldean) murrizketak izan dituzte petroliotik eratorrien (%-4,8), asfaltozko produktuen (%-2,7) eta zeramika-produktuen (%-0,1) lehengaiek.


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2006ko abendua



Iturria: EUSTAT



Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,5 igo ziren 2006ko abenduan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2007/01/31
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004147_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali