2007/02/28ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2007KO URTARRILA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %2,2 igo dira 2007ko urtarrilean



Azken hamabi hilabeteetan (2006ko urtarriletik 2007ko urtarrilera) eraikuntzaren kostuak %5,4 igo dira.


EAEn eraikuntzako kostuen indizeak %2,2ko igoera izan du 2007ko urtarrilean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %5,4raino igo da, EUSTATen datuen arabera.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2007



(*) Hazkundea urtarrilako urte artekoa da

Iturria: EUSTAT


2007ko urtarrilean laneskuaren kostua %3,5 gehitu da, eta lehengaien kostuek %1,6ko igoera izan dute.


Eraikuntzako azpisektorearen lehengaien kostuak %1,7ko hazkundea izan du aurreko hilabetearen aldean, eta Obra zibilarenak %1,0 gehitu dira. Aipatu azpisektore bi horien urtetik urterako bilakaera kontuan hartuz gero ikusten da biak gehitu direla baina modu ezberdinean: eraikuntzako lehengaien kostuak %6,7 gehitu dira, eta obra zibilekoak %5,0.


Urtarrilean prezioaren hazkunde handienak, besteak beste, hurrengo sektoreetako lehengaietan eman zen: zementu artifiziala (%5,8), karea, igeltsua eta eskaiola (%3,9), pinturak eta bernizak (%3,7), beira (%3,4), erauzketa-agregakinak (%3,3) eta zementutik eratorritako gaiak (%3,0). Ondoko hauetako lehengaien prezioak, berriz, gutxitu egin dira, besteak beste: petrolioaren eratorriak (%-5,0), asfaltozko produktuak (%-3,0), garbitzeko materiala (%-2,7), gailuak eta material elektrikoa (%-0,8) eta metalezko tutueria (%-0,1).


Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: burdina eta altzairua (%21,8), energia elektrikoa (%21,2), metalezko tutueria (%18,4) eta beira (%15,2). Bestalde, urte batetik bestera (2006ko urtarriletik 2007ko urtarrilera) honako hauen lehengaien prezioak murriztu egin dira: petrolioaren eratorriak (%-12,5), asfaltozko produktuak (%-7,9), garbitzeko materiala (%-2,1) eta zeramika-produktuak (%-0,1).


Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2007ko urtarrila



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %2,2 igo dira 2007ko urtarrilean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2007/02/28
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004178_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali