|
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2007ko urtarrileko indizearen bilakaera hazi egin da ekipamenduen ondasunetan (%7,7) eta tarteko ondasunetan (%3,7), 2006ko urtarrilaren aldean. Energia %4,4 gutxitu da eta kontsumo-ondasunak %0,9, hauek kontsumo-ondasun iraunkorren (%-3,3) gutxitzearen ondorioz; kontsumo-ondasun ez iraunkorrak, aitzitik, %0,4 gehitu dira.
|