2006/12/18ko prentsa-oharra

IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO (I+G) JARDUEREN ESTATISTIKA, 2005. urtea



Gipuzkoa Europako batez bestekora hurbildu da BPGan I+Gko gastuari dagokionez



Gastu hori Gipuzkoan %1,71 da, Bizkaian %1,34 eta Araban %1,18. Euskal AEko batez bestekoa %1,43 izan da.


2005. urtean Euskal AEn 823 milioi euro gastatu ziren Ikerketa zientifiko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueratan. Gastu horretatik, 390 milioi (%47) Bizkaiari dagozkio, 318 milioi (%39) Gipuzkoari eta 115 milioi (%14) Arabari, Eustatek eman dituen datuen arabera.


I+Gko barne-gastuaren batez besteko hazkundea, aurreko urtearekin alderatuta, %7,1ekoa izan zen. Batez besteko horrek Gipuzkoakoa eta Bizkaikoa gainditu du, hurrenez hurren %10 eta %9ko gehikuntzekin. Araban, ostera, %6 jaitsi da.


1. grafikoa: I+Gko barne-gastua, BPGaren aldean (%).



Iturria: EUSTAT


BPGaren aldean I+Gko gastua ehunekotan konparatzean Gipuzkoak egin duen ahalegina nabarmena izan da. Euskal AEn, ehuneko hori %1,43 izan zen. Ildo horretan, Gipuzkoan adierazle horren ehunekoa %1,71 izan zen, Bizkaian %1,34 eta Araban %1,18. Hiru lurraldeetako ehunekoak Espainiako batez bestekoaren gainetik daude.


Exekuzio-sektoreari dagokionez, lurralde historiko bakoitzak berezitasunak agertzen ditu. Araban garrantzitsua da, oraindik ere, administrazio publikoaren sektoreko gastua. Izan ere, administrazioaren menpe dauden hainbat erakunde pilatu dira. Horren ondorioz, I+Gko baliabideetarako bideratutako gastuak %13 igo dira. Oso bestelakoa izan da enpresa-sektorearen joera. Izan ere, aurreko urtean baino 9 milioi gutxiago inbertitu dira eta horren eraginez gertatu da barne-gastuaren atzerakada.


Gipuzkoan gastu txikiena duen sektorea administrazioa da, baina enpresen sektoreak nabarmen egin du gora, bere enpresa-ehundura espezifikoaren ondorioz. Unibertsitatearen sektorearen mailak ona izaten jarraitzen du, fakultate teknologikoengatik, eta baita aurtengo I+Gko baliabideetan izandako %7,3ko hazkundeagatik.


Bizkaiari dagokionez, bere gastuak altua izaten jarraitzen du sektore guztietan. Unibertsitate-sektorea nabarmentzen da, batez ere, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Fakultateak Leioako kanpusean kontzentratuta daudelako. Oso aipagarria da 2005. urtean enpresa-sektoreko gastua 292 milioi eurotara iritsi izana, 2004. urtearen aldean %11ko hazkundea izan baita.


1. taula: I+G adierazleak, lurralde-eremuka



DOE: Dedikazio osoko ekibalentzia.

Iturria: EUSTAT, INE(Espainia) eta EUROSTAT (Europar Batasuna)


Finantzaketa pribatuaren garrantziak (%64), estatuko batez bestekoaren gainetik (%46) kokatzen ditu hiru lurraldeak, Alemania, AEB, Suitza eta Belgikaren parean, enpresek ikerketara bideratutako baliabideei dagokienez.


Gasturik handiena eta pertsonal gehien duen diziplina zientifikoa ingeniaritza eta teknologia da oraindik ere herrialde guztietan. Hala ere, lurralde historiko bakoitzak diziplina horretan gastatutako ehunekoak honakoak izan ziren: Gipuzkoak %83, Bizkaiak %70 eta Arabak %73.


Manufaktura-enpresei aplikagarri zaien teknologia-mailakako sailkapenaren arabera ere, alde esanguratsuak dira lurraldeen artean. Araban goi-mailako eta erdi-goi mailako teknologiako sektoreetan batzen diren enpresek egindako barne-gastuak manufaktura-industriak egindako guztizko gastuaren %62 hartu zuen, eta Bizkaian nahiz Gipuzkoan %75.


2. grafikoa: Manufaktura-industriaren maila teknologikoa (%).



Iturria: EUSTAT


Emakumeek I+G jardueretan duten parte-hartzeari dagokionez, Araban langile guztien %32 eta Gipuzkoan %29 bakarrik izan dira emakumezkoak; Bizkaian, ostera %35. Ehuneko guztiak estatuko batez bestekoaren azpitik daude, %37,8koa baita.



Ohar metodologikoa: Euskal AEko BPGari buruzko datuak 2006ko irailaren 12ko aurrerapenekoak dira.


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina
Tel.:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Gipuzkoa Europako batez bestekora hurbildu da BPGan I+Gko gastuari dagokionez

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2006/12/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004104_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali