2007/03/20ko prentsa-oharra

IRAKASKUNTZA PRIBATUAREN GASTU ETA FINANTZAKETAREN ESTATISTIKA, 2005. urtea


Ikastetxe pribatuek irakaskuntzan izan duten gastua %13,3 hazi da 2003-2005 denboraldian


Ikastetxe pribatuek 2005. urtean izan zuten gastua BPGaren %1,45 izan zen.


EUSTATen datuen arabera, 2005. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan 415 ikastetxe pribatu eta 190.000 ikasle inguru zeuden; eta gastua 834 milioi eurora igo zen, hau da, 2003. urtearen aldean gastua %13,3 gehitu zen. BPGari dagokionez, gastu hori 2005. urtean BPGaren %1,45 izan zen.


Gastu osoaren %93,6 gastu arrunta izan zen eta gainerako %6,4a kapital gastua. Gastu arrunta 781 milioi eurokoa izan zen; bada, horren %91 irakaskuntzarako erabili zen, %1 jarduera osagarrietarako eta gainerakoa, %8, irakaskuntzako zerbitzu osagarrietarako (jantokia eta garraioa batez ere).


Ikastetxe motaren arabera, unibertsitate aurreko mailak dituzten ikastetxeetan gastu osoaren %87 erabili zen, %10,4 goi-mailako ikasketak dituzten ikastetxeetan eta %2,6 irakaskuntza artistikoa duten zentroetan.


1. grafikoa: EAEko ikastetxe pribatuen irakaskuntzarako gastuaren bilakaera, ikasleen arabera (€)


Iturria: EUSTAT


ADIERAZLEAK


Ikasle eta ikasgela bakoitzeko gero eta gastu handiagoa egiten da; izan ere, aurreko bi urtekoetan izan zen antzeko gehikuntza eman da. 2003tik 2005era bitartean, ikasle bakoitzeko irakaskuntzaren gastuak %13 hazi ziren, eta talde bakoitzeko gastuak %6,8.


2005. urtean, eskola-unitate edo talde bakoitzeko irakaskuntzaren kostuak 57.882 eta 71.438 eurokoak izan ziren haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan, hurrenez hurren. Erdi mailako irakaskuntzan kostu hauek izan ziren: 87.353 euro Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH), 80.969 euro Lanbide Heziketan (LH) eta 105.409 euro batxilergoan. Helduak hezteko unitatearen kostua (Helduen Hezkuntza) 31.278 eurokoa izan zen. Oro har, ratio txikienak ikastetxe erlijiosoenak izan ziren.


Ikasle bakoitzaren irakaskuntzarako kostuak 3.051 eurokoak izan ziren haur hezkuntzan, 3.609 eurokoak lehen hezkuntzan, 4.352 eurokoak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 4.597 eurokoak batxilergoan eta 4.870 eurokoak Lanbide Heziketan. Unibertsitatean ikasle bakoitzeko gastua 4.691 eurokoa izan zen eta 1.561 eurokoa Irakaskuntza Artistikoetan.


FINANTZAKETA


Ikastetxe pribatuen sarrera osoa 795 milioi eurokoa izan zen; horien %98 sarrera arruntetan eman ziren eta %2 kapital sarreretan. Sarrera arrunten jatorri nagusia, %66, diru-laguntza publikoak izan ziren. Gero irakaskuntzako kuotak (%18) eta zerbitzu osagarrietakoak (%8) daude.


2005eko ekitaldian 53,2 milioi euroko inbertsioa egin zen, hau da, 2003. urtean baino %19,3 handiagoa zen inbertsioa. Kuotak %6 gehitu ziren, hazkunde orokorraren batez bestekotik behera. Diru-laguntza pribatuak %22,89 gehitu ziren, publikoak (%15,16) baino gehiago, hain zuzen ere.


Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuetan eskolako garraio eta jantokirako ikasle bakoitzeko batez besteko kuotak 500 eta 635 eurokoak izan ziren hurrenez hurren. Ikasle bakoitzeko irakaskuntzarako kuotak 452 eta 315 eurokoak izan ziren haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan; 340 eurokoak DBHn, 476 eurokoak erdi mailako Lanbide Heziketan, 633 eurokoak goi mailako Lanbide Heziketan, 628 eurokoak Irakaskuntza Artistikoetan, 756 eurokoak batxilergoan eta 3.908 eurokoak unibertsitateko ikasketetan.


1. taula: Aldagai nagusien bilakaeraren laburpena



(1) Urteroko batez besteko tasa metatua

Iturria: EUSTAT


Oharra: inkesta hau Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) laguntzarekin egin da.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
Tel:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ikastetxe pribatuek irakaskuntzan izan duten gastua %13,3 hazi da 2003-2005 denboraldian

Eragiketa : 
Irakaskuntza pribatuaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika
Eragiketa kodea : 
042913
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
2005-2023
Eguneratze data : 
2007/03/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004194_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali