2006/12/29ko prentsa-oharra

MIGRAZIO-MUGIMENDUEN ESTATISTIKA (MME) 2005. urtea



Migrazio-saldo positiboa %47,6 gehitu da 2005. urtean



Euskal biztanleriaren %9,1 lekuz aldatu zen; bada, mugikortasun geografiko hori eta emigrazio-tasa Estatuko batez bestekoaren azpitik daude



EUSTATen datuen arabera, 2005. urtean, Euskal Autonomia Erkidegotik joan ziren baino 13.321 pertsona gehiago etorri ziren; beraz, 2004. urtearen aldean %47,6 gehitu zen migrazio-saldoa. Bestalde, euskal biztanleriaren %9,1ak 2005. urtean zehar bizileku aldaketaren bat egin zuen. Mugimendu hori %71,7an Euskal Autonomia Erkidego barruan eman zen, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanporako mugimendua eman zen.


Bada, Erkidegorako migrazio-saldo positiboa duen ondoz ondoko seigarren urtea zen hau. Lurraldeka, Bizkaiak 7.422 pertsona gehiago izan zituen; beraz, kopuru absolutuetan migrazio-saldo altuena zeukan. 2004. urtearen aldean saldoa %41 altuagoa izan zen. Gipuzkoak 2.880 pertsona gehiago izan zituen, hau da, aurreko urteko gehikuntza baino bost aldiz gehikuntza handiagoa izan zuen. Arabak 3.020 pertsona gehiago izan zituen, aurreko urteko saldoa %5 murriztuz.


1. grafikoa.- Migrazio-saldoaren bilakaera lurralde historikoka



Iturria: Eustat


Migrazio-saldo positiboa atzerritik etorritako pertsonei esker eman zen


Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko mugimenduak bakarrik kontuan hartuz gero, 2005. urtean aurrekoan baino 740 pertsona gehiago etorri zen; hau da, %4,4ko gehikuntza eman zen. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko migrazio-saldoa oraindik negatiboa da, 1.497 pertsonako galera izan baita. Bestalde, atzerriko herrialdeetatik etorritakoen migrazio-saldoa positiboa da; 14.818 pertsona gehiago dago eta horrek, aurreko urtekoaren aldean, %27ko gehikuntza ekarri du.


Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 192.710 kasutan aldatu ziren ohiko bizilekuak:


- Kopuru horretatik, 92.797 kasutan udalerrian bertan aldatu ziren bizilekuak.


- Erkidego barruko mugimenduak, hau da, bai jatorria bai helmuga Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan dituzten mugimenduak 45.248 izan dira.


- Era berean, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 33.993 inmigrazio gertatu dira. Jatorria gure erkidegoaz kanpoko udalerri batean eta helmuga Euskal Autonomia Erkidegoan duten mugimenduak dira horiek.


- Azkenik, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 20.672 emigrazio gertatu dira. Jatorria gure autonomia-erkidegoko udalerri batean eta helmuga gure erkidegotik kanpora duten mugimenduak dira horiek.


1. taula.- Migrazio-mugimenduen eta -saldoen bilakaera. Euskal Autonomia Erkidegoa.



Iturria: EUSTAT


Euskal Autonomia Erkidegoko mugikortasun geografikoa eta emigrazio-tasa txikiak dira, Estatuko batez bestekoaren aldean.


Kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2005. urtean EAEko mila biztanletik 25,7 mugitu ziren (‰32,8 Araban, ‰26,8 Bizkaian eta ‰21 Gipuzkoan); alabaina, mugikortasun hori gainerako autonomia-erkidegoetakoarekin alderatuta txikia zen, azken hauetan mila biztanletik 43 mugitzen baitira.


2005. urteko EAEko emigrazio-tasaren arabera, mila biztanletik hamarrek emigratu zuten; baina atzerrira egindako emigrazioa kenduz gero, ‰9koa izan zen tasa hori, autonomia-erkidego guztien batez bestekoaren lau puntu baino gutxiago. Gaztela eta Leon, Madril, Errioxa, Balearrak eta Ceuta eta Melilla batez bestekoa baino gorago zebiltzan; eta ‰15 eta ‰38 artean zeudenez, EAEko tasaren gainetik zeuden.


Euskal Autonomia Erkidegoari biztanle gehien ematen dioten erkidegoak Katalunia, Madril, Kanariak eta Balearrak dira. Atzerriarekin, 14.818 pertsonako saldo positiboa izan zen 2005. urtean.


Euskal Autonomia Erkidegoko emigrante gehien erakarri duten autonomia erkidegoak ondokoak dira, eta hurrenkera honetan: Kantabria, Gaztela eta Leon, Katalunia, Madril eta Nafarroa. Lauon artean, gure erkidegoa uzten duten bi lagunetatik bat hartzen dute.


Atzerriko nazionalitatea dutenen inmigrazioak, 2005. urtean, 19.877 pertsonakoak izan ziren, hots, gure erkidegora etorritako guztien %58 izan ziren. 2000. urtean erregistratu ziren berriz migrazio-saldo positiboak, eta harrezkero nabarmen gehitu dira atzerriko nazionalitatea duten etorkinen sarrerak Euskal Autonomia Erkidegoan. Kopuru absolututan, 7.328 sarreratik 20.000 ingurura igo zen 2005. urtean, hau da, atzerritarren inmigrazioak ia hiru aldiz gehiago izan ziren azken bost urteetan. Kontuan izan behar da atzerriko etorkinetatik zenbait beste autonomia erkidego batzuetatik etorri direla. Zehazki, 2005. urtean 5.093 kasutan gertatu zen hori.


Titulu-mailari dagokionez, titulu-maila apalenetakoak dira inmigrazioen %51,5 eta emigrazioen %50; goi-mailako tituluetan, ordea, emigrazioen %19,8 eta inmigrazioen %19,1.


Emigranteen batez besteko adina, 35,7 urte, inmigratzaileena (31,4) baino handiagoa da.



Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Migrazio-saldo positiboa %47,6 gehitu da 2005. urtean

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2006/12/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004118_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali