|
Euskal AEko ustiategiak 2003ko 22.234 izatetik 2005eko 21.730era pasa dira, hau da, %2,3 gutxiago. Nekazaritzako azalera guztia zein nekazaritzako azalera erabilia (lur landuak eta larre iraunkorretarako lurrak) apenas aldatu dira 2003. urtearen aldean: %0,5 gehitu dira lehenengoak eta %0,5 gutxitu bigarrenak, Eustatek landutako datuen arabera.
|