|
Eustaten datuen arabera, 2005/06 ikasturtean, 368.976 ikaslek aukeratu zuten unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasketaren bat egitea Euskal Autonomia Erkidegoan; horrela, aurreko ikasturtean baino %1,6 matrikulazio gehiago egin ziren. Ikasle horietatik 336.046k haur, lehen eta bigarren hezkuntzan ikasi zuten eta 32.930 ikaslek araututako irakaskuntza espezializatuetan (dantza, musika, arteak eta lanbideak, kirola eta hizkuntza) ikasi zuten.
|