|
4.891 bidaiarik nekazalturismoak aukeratu dituzte, 2006ko aldi berean baino %3,8 gutxiago. Guztira 17.485 gau igaro dituzte nekazalturismoetan, aurreko urtean baino %14,4 gehiago. Igarotako gau kopuruak etorritako bidaiari kopuruak baino bilakaera hobea izatearen arrazoia bidaiari bakoitzaren batezbesteko egonaldia handitu izana da; izan ere, batezbesteko egonaldiak luzatu dira: aurreko urtean 3,01 eguneko egonaldiak ziren eta aurtengo Aste Santuan 3,57 egunekoa. Nekazalturismoetan plazen okupazioa pixka bat handitu da, %1,7, hain zuzen ere.
|