2007/04/30eko prentsa-oharra

EUSKAL ENPRESEN EGITURA ETA DEMOGRAFIA, 2006. urtea



Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan lan egiten duen pertsona kopurua %3,1 gehitu zen 2006. urtean



Urteko sektorerik dinamikoena banka, aseguruak eta enpresa-zerbitzuena izan zen. Lanpostuak %6,4an igo ziren.


Eustatek egin dituen datuen arabera, 2006. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten zuten enpresek -lehen sektorekoak izan ezik- 186.306 establezimendutan (fabriketan, dendetan, bulegoetan...) burutu zuten euren jarduera eta 880.002 pertsonari eman zien lana, hau da, aurreko urtean baino %3,1 gehiagori. 2001. urteaz geroztik 120.419 pertsona gehiago egon zen lanean Euskal Autonomia Erkidegoan, %3,0ko batez besteko urteko tasa pilatuarekin.


Establezimendu kopuru osoa %2,6 gehitu da 2005. urtearen aldean. Gehikuntza hori batez ere banka, aseguru eta enpresa-zerbitzuen sektorean eta eraikuntza sektorean (%7,6ko gehikuntza izan dute) eta beste zerbitzu-jarduera batzuen sektorean (%3) izan da. Azken sektore horretan, besteak beste, administrazio publikoa, osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak sartzen dira.

Jarduera-adar guztietan gehitu zen enplegu kopurua, industrian eta energian izan ezik. Hazkunde tasa nagusia banka, aseguru eta enpresa-zerbitzuetan izan zen, %6,4ko igoerarekin, gero eraikuntza (%4,3), merkataritza eta konponketak (%4,1) eta bestelako zerbitzu-jarduerak (%3,7).


Establezimenduak eta enplegua, jarduera-adarren arabera. 2006



Iturria: Eustat.


Lurraldeka, Bizkaian lanpostuen hazkunde tasak EAEko batez bestekoa gainditu zuen, %3,8ko tasara iritsiz; bestalde, Gipuzkoak %2,5eko tasa eta Arabak %1,8koa izan zuten. Banka, aseguru eta enpresa-zerbitzuen sektoreko lanpostuak gehitu dira gehien Bizkaian (%7,5), gero ostalaritzakoak (%5,5) eta gero eraikuntzakoak (%5,3). Araban, garraioen eta komunikazioen hazkuntza tasa nabarmentzen da (%7,6). Gipuzkoan EAEko tasak gainditu dira merkataritza eta konponketetan (%5,1), eta banka, aseguru eta enpresa-zerbitzuetan (%4,5).


Direktorioan jasotzen diren langileen %65,0 zerbitzuen sektorekoa zen, %25,3 industriakoa eta %9,9 eraikuntzakoa. Industrian egitura aldetik lan gehien eman zuen lurraldea Araba izan zen, langile okupatuen %32,3arekin, gero Gipuzkoa (%29,8) eta azkenik Bizkaia (%20,0). Hain zuzen, azken lurralde honek izan zuen zerbitzuen sektoreko (%69,2) eta eraikuntzako (%10,8) langile gehien.


Langile gehien izan zuen zerbitzuetako adarra Zerbitzuetako beste jarduera batzuk izenekoa izan zen; adar honek langile guztien %22,1 zuen, hau da, 194.338 langile. Adar horren atzetik beste hauek izan ziren: banka, aseguru eta enpresa-zerbitzuak, 141.768 langilerekin, eta merkataritza eta konponketak, 138.980 langilerekin. Beraz, bi kasuetan lanpostu guztien %16,0 inguru.


Aurreko urteetan bezala, enpleguaren tamainaren araberako egiturak ez zuen aldaketarik izan. 2.315 establezimenduk (guztien %1,2ak) 50 lanpostu edo gehiago izan zituzten; beraz, guztira, 334.031 lanpostu izan zituzten (guztien %38,0). Aitzitik, 138.702 establezimendutan (guztien lautik ia hirutan) ez zen 3 lanpostu ere izan; hauek enplegu guztiaren %18,6 bakarrik izan zuten.


ENPRESAK


Euskal Autonomia Erkidegoan jardun zuten enpresen kopurua (lehenengo sektorekoak alde batera utzita) %2,5 hazi zen 2006. urtean; izan ere, 168.231 enpresa aktibo izan ziren. Enpresen %97,7ak Euskal Autonomia Erkidegoan du egoitza, eta 3.857 enpresak Estatuko gainerako lurraldeetan; hain zuzen, azken hauek 98.635 langile zituzten, guztien %11,2.


Enpresen batez besteko tamaina egonkor mantendu zen: 5,2 langile enpresa bakoitzeko eta 4,7 langile establezimendu bakoitzeko. Hala ere, azterketa nortasun juridikoaren arabera eginez gero ezberdintasun nabarmenak ikusten dira. Titularrak pertsona fisikoak direnetan, 1,4 lanpostu soilik dira, bai enpresen kasuan bai establezimenduen kasuan. Gainerako forma juridikoetarako, ordea, batez bestez 10,9 eta 8,9 langile daude enpresetan eta establezimenduetan, hurrenez hurren.



ENPRESEN DEMOGRAFIA


Jarduera hasten eta bukatzen duten establezimenduen arteko saldo garbia 4.775 da. Lanpostuen sorrera garbiari dagokionez, 5.744 pertsona okupatu gehiago daude, establezimendu berriek lanpostu gehiago sortu dituztelako, itxitako establezimenduen lanpostuen galeraren aldean. Jardunean jarraitu zuten establezimenduen artean ere 20.459 lanpostu gehiago izan zen. Azken finean, guztira, jarduera ekonomikoak 26.203 lanpostu garbi berri sortu zituen.


Txandakatze handiena pertsona fisikoa izeneko formula juridikoarekin sortutako establezimenduetan eman zen, hauetan eman baitziren alten %57,0 eta bajen %70,6. Talde horretako saldo osoa 831 establezimendurekin eta 2.931 enplegurekin gehitu zen irekiera berrien ondorioz; hauek, izan ere, lagapenen ziozko galerak eta beste forma juridiko batzuetarako eraldaketak gainditu zituzten.


Establezimenduen demografia. Euskal Autonomia Erkidegoa. 2006


Iturria: Eustat.


Azken urteetako dinamismoarekin jarraituz, Sozietate Mugatuak 3.114 establezimenduko saldo positibo osoa eta 19.628 lanpostuko gehikuntza garbia eman zuen 2006. urtean. Bada, urte horretan 239.659 lanpostu lortu ziren, guztien %27,2. Bestalde, sozietate anonimoetako establezimenduen kopurua aurten 186tan murriztu dira. Lanpostuen saldo garbia, berriz, 1.556 lanpostutan murriztu da.


Demografia jardueraren arabera aztertuz gero, honako adar hauek nabarmendu ziren: banku, aseguru eta enpresa-zerbitzuak, alta guztien %29,2arekin eta baja guztien %18,5arekin; eta eraikuntza sektorea, alten %26,1arekin eta bajen %21,1arekin. Merkataritza eta konponketen sektorean alten %17,8 daude, eta bajen portzentajerik handiena: %25,7.


Enpleguari dagokionez, ekarpenik handiena banku, aseguru eta enpresa-zerbitzuak izeneko adarrak egin zuen, lanpostu berri guztiaren %26,2ko ekarpenarekin. Halaber, ekarpen hori ere sektore guztietan zuen pisu zehatzagatik dagokionarekiko nahiko altua zen (%16,1). Bigarren ekarpenik handiena eraikuntza sektorearena izan zen, %22,8ko ekarpen garbiarekin; merkataritza eta konponketen sektorea, aldiz, hirugarren postuan gelditu zen %18,0ko ekarpenarekin.


Establezimenduen tamaina kontuan hartuta, estratu dinamikoena 2 enplegu edo gutxiagokoa izan zen, orain arte bezalaxe. Beraz, horrek erregistratu zuen alta guztien %90,4 eta baja guztien %86,2. Aitzitik, 20 eta 49 lanpostu arteko establezimenduak eta 50 lanpostu edo gehiagokoak dinamikoenak dira lanpostuen sorreran; bien artean lanpostu berrien erdia baino gehiago sortzen dute: 14.115 lanpostu. Batez ere, irauten duten establezimenduen artean lanpostuak sortzearen ondorio da.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Federico Gutiérrez
Tel:+34-945-01 75 43 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan lan egiten duen pertsona kopurua %3,1 gehitu zen 2006. urtean

Eragiketa : 
Jarduera ekonomikoen direktorioa
Eragiketa kodea : 
200163
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2007/04/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Gidazerrenda
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004226_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali