2007/05/21eko prentsa-oharra

HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOAK (HKE), 2007KO 1. HIRUHILEKOA



Euskal AEko BPGak %4,1eko urte arteko hazkundea izan zuen 2007ko aurreneko hiruhilekoan



Berriz ere Industria izan da euskal ekonomiaren motorea, atzerrirako esportazioek eta ekipamenduko ondasunen ekoizpenak akuilatuta



Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko ekonomiak sortutako BPGak %4,1eko hazkunde erreala izan du 2007ko lehenengo hiruhilekoan, 2006ko aldi beraren aldean. Euskal ekonomiaren datu on hau areago da azpimarratzekoa kontuan harturik erkaketa egin dugun lehengo urteko hiruhilekoaren hazkundea azken bi urteetako errekorra zela.


Urte arteko hazkunde-tasa hori Espainiako ekonomian lortu dena baino hamarren bat handiagoa da (%4,0); EB-27n lortutakoa baino bederatzi hamarren handiagoa (%3,2) eta AEBtakoa baino bi puntu handiagoa (%2,1).


2007ko lehenengo hiruhileko honetako hazkundean, 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean, bizkortzea dago, hiruhilekoen arteko tasa %1,5ekoa delarik, aurreko hiruhileko %0,4aren aldean. Hiruhileko arteko aldakuntza hori %1,0 izan da Espainiako ekonomian, Europako Batasuneko batez bestekoan %0,6 eta amerikar ekonomian %0,3.


BPGda m/p. Urte arteko hazkunde-tasak. (%)



Urtaroen eta egutegiaren eraginetatik zuzendutako datuak.

Iturria: Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak, Eustat. Estatuko datuak: INE EB-27ko, Euro-13 eremuko eta Estatu Batuetako datuak: EUROSTAT


Sektore eskaintzaileen aldetik, Industria-sektorearen urte arteko hazkundea, %4,9, batez bestekoaren gainetik dauden sektore hazkundeetako bat da, eta badu, baita ere, %2,7ko hiruhilekoen arteko tasa positiboa. Industria-bilakaera, bai urte artekoa, bai hiruhileko artekoa, ekipamenduko ondasunen joera onean oinarritzen da, eta horren lagungarri izan da urteko lehenengo hiruhileko atzerrirako esportazioen aurrerapena.


Lehen sektorean, Nekazaritza eta Arrantzan, urte arteko hazkundea %5,9koa da, eta arrantzako sektoreari zor zaio hein handiagoa batean; guztira, hiruhilekoen arteko bizkortze profila %10,9an dugu.


1. taula. BPGda m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko hazkunde-tasak. Euskal AE



Urtaroen eta egutegiaren eraginetatik zuzendutako datuak.

Iturria: Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak. Eustat.



Eraikuntzak izan ditu hazkunde tasarik handienak aurreko hiruhilekoetan, baina moteltzear dirudi. Urte arteko hazkundea, %4,4, handia da oraindik, baina lehengo hiruhilekokoaren aldean, %4,9, txikixeagoa. Hiruhilekoen arteko tasa, zeina aurrekoan %1.9koa baitzen, %0,4ra jaisten da.


Zerbitzuen Sektorean hamarren bateko hazkundea dugu lehengo hiruhilekoaren aldean, tasa %3,7koa delarik. Bestalde, Merkatuko Zerbitzuetan urte arteko %3,9ko hazkundea dugu, 2006ko laugarren hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago; halere, hiruhilekoen arteko profila %1,2tik %0,5era pasatzen da. Ez-Merkatuko Zerbitzuetan urte arteko goranzko bilakaera dugu, %2,8koa; baina hiruhilekoen arteko tasetan beheranzkoa, lehengoan %1,2 eta oraingoan %0,3.


Eskariaren aldetik BPGaren urte hazkundea berriz ere, Barne-eskarian bermatzen da, zeinak eduki baitu %4,5eko tasa, lehengo hiruhilekoaren berdintsu. Bestalde, Inportazioak %7an handitu dira, eta Esportazioak %6,5ean.


Etxeko Azken Kontsumoari dagokion Gastuak, kontsumo pribatuak, %3,9 egin du aurrera lehenengo hiruhileko honetan, lehengo hiruhileko urte arteko tasaren berdin-berdina. Aitzitik, hiruhilekoak haien artean alderatuz gero, %2,5eko bizkortzea bistaratzen da, lehengo hiruhilekoan %0,6koa zelarik.


Administrazioen Azken Kontsumoko Gastua, kontsumo publikoak, lehengo hiruhileko goranzko joerari eutsi dio, 2007ko lehenengo hiruhileko honetan urte artekoa %3ra iristen delarik.


Barne-eskariaren osagarririk aktiboena, aurreko hiruhilekoetan bezalaxe, Kapital Eraketa Gordina izan da; inbertsioak, alegia. Hiruhilekoen arteko hazkundea %6,6 izan da; azken zortzi hiruhilekoen urte arteko tasak gainditzen ditu. Hiruhilekoen arteko hazkundea azpimarragarria da baita ere, %1,8.


2. taula. BPGda m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko hazkunde-tasak. Euskal AE



Urtaroen eta egutegiaren eraginetatik zuzendutako datuak.

Iturria: Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak. Eustat.



Euskal A. E.ko pertsonal enplegatuak urte arteko %2,5eko hazkundea izan du 2006ko lehenengo hiruhilekoaren aldean, eta %0,5eko hiruhilekoen arteko tasa 2006ko azken hiruhilekoaren aldean. Azken urtean euskal ekonomiak 24.000 enplegu garbi baino gehiago sortu ditu.


Hiru Lurralde Historikoen BPGaren urte arteko bilakaerak lurraldeen arteko zenbait ezberdintasun erakusten ditu, 2007ko lehenengo hiruhileko honetan. Hazkunde tasarik handiena Gipuzkoan izan da (%4,5); Bizkaia tartean kokatzen da (%4,0), Euskal A. E-ko batez bestekotik hamarren batera; Araba (%3,8), batez bestekoaren azpitik hiru hamarrenera.


Lurraldekako pertsonal enplegatuari begiratuz gero, joerarik onena Bizkaian dugu (%+2,6), ondoren Gipuzkoa (+%2,5) eta Araba (+2,2).



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jose Mª Agirre
Tlf:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGak %4,1eko urte arteko hazkundea izan zuen 2007ko aurreneko hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2007/05/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004237_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali